Borrar
MIKEL MARKEZ

«Elkargune bikaina da proiektua kantariontzat»

PPLL

Jueves, 18 de octubre 2007, 10:24

Bertsio zalea da Mikel Markez. Baditu beste kantari batzuen abesti dezente beraxek itzuliak eta egokituak. Hartara, Juancar Landaren proposamenak ez zuen horrelako zereginetan eskarmenturik gabe harrapatu. Proiektu honetan, bere aurretik kantari ugarik -beste askoren artean Madeleine Peyroux edo Patrick Bruel ezagunek- abestu duten La javanaise egokitzea eta interpretatzea tokatu zaio. Ezagutzen zituen aurretik Gainsbourg eta haren zenbait abesti, nahiz eta ez izan sortzaile frantziarraren zale amorratua. Lanari ekiteko orduan, abestia bere eremura ekartzen saiatu da, baita testuari dagokionez ere. «Alde bietatik, musikaren eta hitzen aldetik, abestia nire egiten eta ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatu naiz. Nire estiloan eman dut, ahotsean eta gitarran oinarrituta eta testuari ukituren batzuk emateko orduan euskarazko beste testu batzuetatik hartutako erreferentziak erabiliz».

Proiektuari dagokionez, Jocanok duen «katalizatzaile energia» azpimarratu du. «Gaur egun ez dira askotan ikusten pasioak eragindako proiektuak -dio- gauzak plastikozkoak dira, helburu jakin batekin eginak, eta hau ez da horrelako esperientzia izan, pasio handiz egindako lana baizik». Jocano, alegia, bere pasioa gainerakoei kutsatzeko gai izan omen da.

Horrez gain, badu esperientzia honek Mikel Markezek bereziki estimatzen duen beste alderdi bat: «Euskal Herrian oso elkargune gutxi ditugu espainolez eta euskaraz abesten dugun kantariok. Denda berdinetan erosten ditugu gitarrarako sokak eta horietantxe gurutzatzen gara, baina ez dugu bestelako harremanik, eta nik uste dut oso interesgarriak direla honelako esperientziak alderdi horretatik. Nahiz eta berak gaztelaniaz abestu zerbait buruan duenean guztiokin jartzen da harremanetan Jocano, hesi hori hausten saiatzen da. Uste dut honelako elkargune gehiago behar ditugula alor guztietan, osasungarria eta interesgarria izango litzateke. Eta lortuko bagenu Iparraldekoren bat biltzea...».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Elkargune bikaina da proiektua kantariontzat»