

Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Viernes, 2 de noviembre 2007, 01:46
ZARAUTZ. DV. Zarauzko ahozko ondarearen bilketa eta azterketa egiten duen Zarautz hizketan liburua kaleratu berri da, oso liburu txukuna, gure edadetuen ohiturak eta erabiltzen zuten euskara jasotzen dituena. Jasotako solasaldi guztiak liburuaz gain, berarekin batera aurkeztu berri den DVDak jasotzen ditu. Dudarik gabe Zarauzko historia nolakoa izan den ezagutzeko erabilgarria izango zaigun tresna. Lan honetan Aintzane Agirrebeña, Belen Maiz, Fernando Muniozguren, Asier Sarasuak eta Miren Zabaletak hartu dute parte.
Liburuaren lehen aurkezpena asteazkenean egin zitzaigun Sanz Enean. Bertan adierazi zituzten lan taldekoek proiektuaren nondik norakoak. Jakinarazi zutenez, proiektu honen ibilbidea orain hiru urte hasi zen, Zarauzko Udalak, Euskara Zerbitzuaren eskutik, Zarauzko herriaren ahozko ondarea biltzeko eta aztertzeko beka eman zuenean.
Asier Sarasuak esan zuenez, proiektuan zehar 50 grabazio inguru egin dituzte, denak bideoan eta euskarri digitalean; «gainera, 1987an Udalak antolatutako beste beka batean grabatutako 20 grabazio berreskuratu eta digitalizatu ditugu. Honen guztiaren emaitza, Zarautz hizketan proiektua izan da. Zehatzago esanda, 79 hizlariren eskutik jasotako 82 zinta, 5.330 minutu gabatuta, 1.750 pasarte, 2-3 minututakoak gaika katalogatuta». Honetaz gain, interteneten ere jarri dute materialaren zati handi bat, hain zuzen ere 250 bideo-pasarte eta datu-base ireki bat ere sortu dute, hemendik aurrera herrian jaso eta jorratu daitekeen antzeko materiala ere bertan txertatu ahal izateko. Hori guztia www.hizketan.org helbidean ikus daiteke.
Ondoren Belen Maizek hartu zuen hitza. «Bilketa eta ikerketa proiektu honen bitartez, XX. mendeko lehen urteetan jaio ziren hiztunen hitza jaso nahi izan dugu; Zarauzko nagusienekin hitz egin eta euren bizipenak batu ditugu. Alde batetik, alderdi etnografikoa jasotzen saiatu gara, batez ere, gehien aldatu diren sailetan sakonduz: baserri munduko ohituretan, lanbide zaharretan, jaietan, aintzinako sinesmenetan, lagunarteko eta familiarteko harremanetan, ume-jolasetan... Horrekin batera, Zarauzko ondare linguistikoa jaso dugu, zarauztarrok gure izaeraren eta nortasunaren bereizgarri dugun euskara. Azken batean, ez ditugu grabazio solteak egin nahi izan. Zarauzko herriaren memoria kolektiboa jaso baizik, eta ondoren, bildutako material hori guztia ahal bezain ondo sailkatu».
Zarautz hizketan da lan honen izenburu nagusia. Lanaren egileek eskerrak eman zizkieten «batetik euren hitza utzi diguten zarauztar guztiei. Gure eskerrik beroena hain ondo hartu gaituztelako eta euren hitza izan delako gure euskarria eta lana egiteko ezinbesteko zitzaigun lehengaia. Bestetik, bereziki eskertu nahi genituzke proiektu honetan bidelagun izan ditugun laguntzaile, kolaboratzaile, zuzentzaile eta batik bat, azkenerarte lankide izan genuen Fernando Muniozguren».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.