Borrar
Gomazko paletako partidak ikusteko aukera dago larunbatean arratsaldeko 15:30etatik aurrera. [AGUADO]
Emakumeen gomazko paleta partidak Urretxuko Ederrena pilotalekuan
ALTO UROLA

Emakumeen gomazko paleta partidak Urretxuko Ederrena pilotalekuan

PPLL

Jueves, 8 de noviembre 2007, 12:35

URRETXU. DV. Iaz bezala, aurtengo denboraldian ere Ezker Hormako II. Emakumea Pilotari txapelketa ari dira jokatzen emakumeak federatu mailan. Txapelketa Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatu du, gomazko paletaz.

Bigarren edizioa

Bigarren edizio honetan berrikuntza bat izan da. Partehartzaile kopurua igotzearen poderioz bi mailatan banatu dira pilotariak. Lehenengo mailan sei bikote eta bigarrengo mailan beste sei ari dira lehian.

Hau honela, asteburu honetan txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da Urretxuko Ederrena pilotalekuan.

Pilotarien artean urretxuar bat ere bada gainera, Uxue Fernandez. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren teknikaria hain zuzen ere. Bere aburuz, datorren asteburuko jaialdia herrian izateak, ezhoiko aukera eskaintzen digu emakume federatuek pilotan duten trebezia bertatik bertara ikusteko. Uxue arratsaldeko 4. neurketan arituko da Nagore Arozena lizartzarra lagun duela Manzisidor-Argain bikotearen aurka, arratsaldeko 18:00 inguruan hasita, gutxi gorabehera.

Beraz, neska federatuen gomazko paletako partidak ikusteko gonbitea luzatuta dago larunbat honetarako, azaroak 10, arratsaldeko 15:30etatik aurrera Urretxuko Ederrena pilotalekuan.

Partidak

Asteburu honetako kartelera honako hau izango da 15:30etatik aurrera: lehenengo partida Jauregi eta Goenaga, M.Zabala-N Zaabalaren aurka; Bigarren partidan, Urbistondo eta Lukas, Tijero eta Lujanbioren aurka; Hirugarrenean Bañales eta Gurrutxaga, Arrondo eta Urbietaren aurka arituko dira kantxan; Laugarren partidan Fernandez eta Arozena, Manzisidor eta Argainaren aurka neurtuko dira; Bostgarren partidan: Evaristi eta Errasti, Piérola eta Montesen aurka; Seigarren partidan, Urkizu eta Unanue, Etxegia eta Mendizabalaren aurka.

Txapelketaren informazioa ahalik eta gehien hedatzeko asmotan, blog bat sortu da Emakumea Pilotari izenburupean. Hona hemen bertako helbidea:http://www.blogak.com/emakumeapilotari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen gomazko paleta partidak Urretxuko Ederrena pilotalekuan