

Secciones
Servicios
Destacamos
TERE MADINABEITIA
Domingo, 16 de diciembre 2007, 02:02
LEGAZPI. DV. Orain dela 25 urteko abenduaren 22an kaleratu zen Hots aldizkariaren lehen alea. Euskara hutsean zegoen eta Legazpi eta legazpiarrekin zerikusia zuten gaiak jorratzen zituen: erreportaiak, elkarrizketak, bertsoak, literatura, komikiak... Gerora hainbeste hedatu zen euskal aldizkarigintzaren ai- tzindiaria izan zen.
Jone Dorronsoro eta Mikel Un- tzilla argitalpen haren atzetik zegoen taldeko bi kide ziren. Ho-tsen sorrera gogoratzean, argi uzten dute aldizkaria ez zela sortu euskara bultzatzeko, baizik eta komunikazio proiektu gisa, hori bai, euskara oinarri zuena. Ikastolaren inguruan kezka bat sortu zen: eskolan euskara ikasi bai, baina gero kalean euskaraz bizi- tzeko aukera murritzak zeudela, orduan ez baitzegoen euskarazko komunikabiderik. Horrela, Legazpin behintzak hutsune hori bete- tzeko asmoarekin, ikastola inguruko irakasle eta ikasle ohien talde bat osatu eta herritarrei zuzendutako euskal aldizkaria kalera- tzea erabaki zuten.
Hilabetekaria zen, 500 aleko tiradakoa, eta harpidedun eta bestelako erosleen artean saltzen zen.
Jonek eta Mikelek diote hasierako asmo hori gero konplikatzen eta hazten joan zela, eta aldizkarigintza jorratzeaz gain, beste arlo batzuk ere landu zirela: Hotska irratia, gaztetxoei zuzendutako Hotsiki, Hotsizki literatura, Hots argazki-nobelak, Hots egutegiak, Hotsegunkaria, Hotsiker ikerketa taldea, Hotsikus...
Funtsean, gazte talde berdina ari zen lanean. Aldizkaria zen oinarria, eta gainerako produktuak eta lan-arloak osagarriak ziren.
Proiektuak 6 urte iraun zituen. Aldizkariaren azken alea, 1988ko abenduan kaleratu zen. Hilabete batzuk geroago, ordea, Ene Bada! astekariak hartuko zioen erreleboa. Gero Artajorran etorri zen, eta orain Zingi-Zango webgunea dago martxan. Baina hauek, beste kontu batzuk dira.
Baliabide gutxi
Eta beste garai batzuk ere bai. Jonek eta Mikelek ondo gogora- tzen dute hori. Orain dela 25 urte aldizkari bat osatzea ez zen edozein moduko lana: gaur dena ordenadorez egiten den bezala, lehen idaz-makina, goraizeak eta kola ziren lan-tresnak. Horiekin, eta beraiek ateratako eta errebelatutako argazkiekin muntatzen zituzten orrialdeak, gero Urretxuko Iparragirre inprimategira eramateko. Hango nagusia Nemeren jarrera ere gogoan dute oraindik, aldizkaria ateratzeko gauez ere lan egiteko prest egoten zelako.
Gauez, beraiek ere egiten zuten lan, baita asteburuetan ere. Izan ere, boluntarioa izaki, gehienak ikasleak ziren, edo beste lanbideren bat zuten. Ordu asko pasatzen zituzten elkarriekin eta koadrila bat osatu zen. Gainera, orduan Legazpin kultur mugimendu handiegirik ez zegoenez, ezta euskararen aldekorik ere, alor horretako erreferente bilakatu ziren.
Lana aurrera ateratzeko diru askorik ere ez zuten, publizitaterik ez zegoelako. Baina Udalak dirulaguntza ematen zien, eta harpidedunek eta erosleek ematen zuten gainerakoa. Erredakzioa bera ere maileguan dohainik hartu zuten: lehenengo ikastolan, gero kide baten etxebizitzan eta azkenik, Udalak Aizkorri kalean desjabetutako etxe batean.
Pasa dira ba 25 urte, eta ospa- tzeko, 30 bat lagun elkartuko dira afaltzeko. Afari horretan, hurrengo urtean kaleratu nahi duten ale berria prestatzen hasiko dira, Hots aldizkariaren 58. alea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.