Borrar
Joan den asteleheneko irudia, Ikasys proiektuaren aurkezpenean.
Ikasys proiektuak interes handia piztu du guraso eta haurren artean
ORIO

Ikasys proiektuak interes handia piztu du guraso eta haurren artean

Joan den astelehenean aurkeztu zen Ikastolan eta 80 pertsona inguru hurbildu ziren

PPLL

Miércoles, 9 de abril 2008, 13:18

ORIO. DV. Astelehen arratsaldeko Ikasys-en aurkezpenak interes handia piztu zuen Ikastolako guraso eta herritarren artean, 80 bat pertsona hurbildu baitziren ekitaldira. Aurkezpena Ikastolen Elkarteko aditu eta sortzaileek diren Oihan Odriozola eta Maite Gomez-ek egin zuten. Proiektuaren ezaugarriak, helburuak, aurrikusten zaizkion abantail eta onurak ikaslearentzat (erritmo eta estilo propioa, autozuzenketa, autokontrola...), azaldu zituzten. Era berean hasierako esperimentazio fasearen nondik norakoak eta gurasoen kezka eta galderei erantzun zuten.

Ikasys proiektu berria probatzeko hiru ikastola aukeratu dituzte, horien artean Orioko Herri Ikastola. Lehenengo froga-aldiak apirilaren 14tik ikasturte amaiera arte iraungo du eta datorren ikasturtean bigarren froga-aldia jarriko da martxan. Hasiera honetan LH 2., 4. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko badute ere, ondoren Lehen Hezkuntzako ikasle guztietara hedatuko da proiektua eta epe laburrean baita DBHra ere.

Zer den Ikasys prokeitua galdetzeko orduan, zera esan dezakegu, ikasle bakoitzak duen erritmoari eta estiloari erantzutea dela Ikasys programaren helburua. Programa horren arabera, ikasleak ordenagailu portatil bat izango du, fitxa-liburuen ordez, gelan aurrez ikasitakoaz trebatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasys proiektuak interes handia piztu du guraso eta haurren artean