Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Azpeitia

Sanjuandegiko jaiak arratsaldean hasiko dira txupinazoarekin

Sanjuandegi auzoan eratu berri den Festa batzordeak buru belarri egin du lan aurtengoan Sanjuandegiko jaiak ikuslego zabal batetara heltzeko.

|

Viernes, 6 de junio 2008, 12:13

AZPEITIA. DV. Sanjuandegi auzoan eratu berri den Festa batzordeak buru belarri egin du lan aurtengoan Sanjuandegiko jaiak ikuslego zabal batetara heltzeko.

Gaur arratsaldean, 20:00etan, emango zaie hasiera Udaberri jaiei, txupinazoarekin. Ondoren, erraldoi eta buruhandiak kalejira egingo dute Musika Eskolako ikasleek lagunduta. 20:30ean, triki-bertso poteoa egingo da auzoko tabernetan zehar. 22:00etan saloiko dantzak izango dira ikusgai eta 24:00etan, eusko-disko saioarekin emango zaio amaiera gaurko egunari.

Berrikuntzak

Biharko eguna goiz hasiko da auzotarrentzat, aspaldian antolatu ez den ekitaldi batekin eta aurten festa batzordeak berreskuratu nahi izan duena, Kimura klubak eskainiko duen judo erakustaldiarekin. Goizean zehar, antzinako autoen erakustaldia egingo da eta bazkaria egingo dute auzoko plazan gero. Helduek 10 euro ordaindu behar dute eta haurrek, berriz, 7. Bazkaritarako txartelak Izaro eta Atseden tabernetan eskura daitezke. Prezioan, jaietarako atera dituzten kamiseten ordaina sartuta dago.

Arratsaldean, haurrentzat hainbat ekitaldi izango dira eta gauean Elvisabuelo eta Eziñean taldeek kontzertua eskainiko dute. Azken hauek beraien diskoaren aurkezpena egingo dute gainera Sanjuandegin. Hauen ostean, Emonen eskutik, berbena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sanjuandegiko jaiak arratsaldean hasiko dira txupinazoarekin