

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Viernes, 6 de junio 2008, 13:08
DV. «Ipuingintza eta bestelako genero txiki eta hibridoak eleberriaren morrontzatik atera behar ditugu, eta era berean eleberria normalizazio-beharkizun politikoaren morrontzatik askatu, orain daukan irakurle politiko bakarra -legea: Eusko Jaurlaritza, instituzioak, sariak- arbuiatuz. Galiziako literaturan gehiago gertatu den bezala -hor dago Manuel Rivasen adibidea- eleberriari hobetsi beharrean, ipuinetik eta bestelako genero txikietatik eleberrira hedatzen den tarteko espazio hori, motz eta zatikatu hori, ospatu eta promobitu behar dugu. Bestela esanda, eleberria produktu bukatu eta biribiltzat eskatu beharrean -beti ere motz eta galtzen aterako baikara eskakizun politiko honetatik- eleberriaren eta ipuinaren artean hedatzen den espazio heteroglosiko eta hibrido hori landu beharko genuke», esan zuen atzo Joseba Gabilondok aldizkariak zinema eta antzerkigintzari buruz antolatutako hitzaldi-zikloan.
AEBetan, Michigan State Universityn ari da lanean Joseba Gabilondo (Urretxu, 1963). Bere azken liburua (EHU) da, euskal literaturari buruzkoa. Eta aurtengo nahi du bukatu «euskal literaturei buruzko historia liburua», Estatu Batuko publikoarentzat pentsatua. «Eta diglosia jarriko dut historia horren erdi-erdian», esan zuen atzokoan. Berak gaztelaniazkoa ere «euskal literatura» jotzen du.
Gabilondoren iritziz, «lan heteroglosikoak» behar ditu orain euskarazko literaturak, eta hori errazago lortzen da ipuin-bildumen bidez eleberrien bitartez baino. Gizartean dagoen hizkera, hizketa eta ahots aniztasunari deritzo berak heteroglosia.
Alde horretatik, Iban Zalduaren ipuin-bildumak goraipatu zituen, eta baita ere Saizarbitoriaren azken lanak.
Fantasiaren alde mintzatu zen, bestalde: «Georges Mélies-en alde egin behar dugu, Lumière anaien alde baino. Fantasiak hobeto jasotzen du gure errealitatea, errealismoak baino». Zinemaren hasierako garaietako egile hauek oso estilo desberdina izan zuten: Mélièsek fantasiara jotzen zuen; beste anaia horiek lan dokumentalak zituzten gogoko.
Jaurlaritza prestatzen ari den Etxepare Instituarekiko kritiko agertu zen: «Zein dute eredu? Estatu inperialen institutuak, Cervantes Institutua, Goethe... Ezin dugu saldu gure kultura gauza normalizatua balitz bezala, hobe da gure egoera prekarioa aitor-tzea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.