

Secciones
Servicios
Destacamos
ELI AIZPURU
Domingo, 8 de junio 2008, 04:08
DV. Sanjuandegiko jaiak azken txanpara heldu dira. Ekitaldiz betetako atzoko egunaren ostean, gaurkoan ere izango dute jai giroaz gozatzeko aukera auzotarrek eta bertara gerturatzen direnek. Gaurko egitarauaren barruan, Juan de Antxieta Musika Eskolak 25 urte bete dituela-eta, auzoan hainbeste urtean musikarekin kaleak alaitzen aritzeagatik baita ere, oroigarria jasoko dute Musika Eskolako lehendakari Izaskun Zeziaga eta zuzendari Mari Jose Bikendik. Oparia Sanjuandegiko Festa Batzordeko kideek emango diete.
«Haurrak badaramatzate zazpi edo zortzi urte inguru Sanjuandegikoekin elkarlanean jaietan parte hartzen eta aurtengoan, 25 urteurreneko ekitaldietan barneraatuta gaudenez geu ere, kanpotik norbait horretaz konturatu eta omenalditxo hau eskaintzea benetan eskertzekoa da», azaldu digu Mari Jose Bikendi, Juan de Antxietako zuzendariak.
Dantzari txikiak
Oroigarria jasotzeaz gain, aurreskua dantzatuko diete Beltzaren akademiako haurrek Musika Eskolakoei eta ondoren, hauek, dantzari txikien jaialdia hasiko dute. 100 gaztetxo inguru, 4 urtetik 16ra bitartekoak, arituko dira ordubetean jai honetarako propio prestatutakopieza desberdinak dantzatzen.
Gaurko egitaraua
Aipatutakoez gain, egunean zehar hainbat ekitaldi izango dituzte Sanjuandegin. Goizean goiz, 10etarako, prest izango dira haurrak krosean ateratzeko. 11etan, bandaren doinuak entzuteko aukera izango da kaleetan zehar. 11:30ean, luntxa eskainiko diete jubilatuei.
Arratsaldean, 16:30ean, poniak eta zezentxoak ipiniko dituzte gaztetxoentzat. 18:00etan, herri kirol saioa ikusteko aukera dago. 20:00etan, kapoeira erakustaldia eskainiko dute eta 21:00etan emango zaie amaiera jaiei suzko zezenarekin.
Bestalde, Euskalerriako aparkalekua barrakekin okupatuta dagoela-eta, Betharrameko patioa eta oktogonokoa zabalduta izango direla egun osoan zehar autoak aparkatu ahal izateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.