

Secciones
Servicios
Destacamos
F. IBARGUTXI
Martes, 9 de septiembre 2008, 03:47
DV. Gaur hasiko dira , trikitixari buruzko jardunaldiak. Aurtengoa seigarren edizioa da teknologia berriak izango dira gai nagusia.
Kaki Arkarazo soinu-teknikariak emango die hasiera jardunaldiei. «Tenologia berriek zenbaterainoko mesedea egiten duten azaltzen saiatuko naiz. Aspaldi hasi ziren teknologia berriak ekartzen musika mundura. Gizakiak izugarrizko joera du erosotasunerako eta perfekziorako, eta hortik arriskuak etor daitezke. Musika gutxi eta teknologia asko ote daukagun, izaten da nire zalantza batzuetan. Deabruaren abokatuarena ere egingo dut hitzaldi horretan», esan zuen Arkarazok atzoko aurkezpenean.
Bihar, berriz, Xabi Erkizia beratar musikari eta kazetaria jardungo da, gai honen inguruan: Orijinaltasunari buruzko gogoeta egingo du.
Eta ostegunean kontzertua eskainiko dute musikari batzuek, soinu txikiaren eta teknologia berrien arteko uztarketa entzun ahal izango delarik. Batetik Carles Belda soinujolea eta Javi P3z eta Jon Lombreras ariko dira, bestetik Asier Ercilla (soinu txikia eta programazioak) eta David Nanclares (gitarra eta bouzukia).
Liburua kalean
Bestalde, 2005, 2006 eta 2007. urteetako trikitixa jardunaldietako hitzaldiak dakartzan liburua plazaratu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. 2005ekoak kopla zaharrei buruzkoak izan ziren hitzaldiak; 2006koak, Jazinto Rivas ri buruz, mendeurrena zela-eta; eta iaz, berriz, txapelketarik behar den ala ez eztabaidatu zen.
Iazko jardunaldi horietan, adibidez, mahai-ingurua egin zen lagun hauekin: Koldo Tapia, Koldo Iparragirre, Imanol Urkizu eta Oier Araolaza dantzaria.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko Agurtzane Aizpuruk atzoko aurkezpenean esan zuenez, bi helburu hauek dute urteroko jardunaldiok: «azterketa bultzatu eta material idatzia sortu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.