Borrar
ZARAUTZ

Atzerritar euskaldunak beraien jatorrizko herrialdetako platerak prestatzen

PPLL

Miércoles, 1 de octubre 2008, 05:36

DV. 'Gure Saltsan', Zarauzko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzaren laguntzaz, Erlo Telebistarekin ekoiztu duen telebista saioa da.

Bertan atzerritar euskaldunak ageri dira beraien jatorrizko herrialdeetako platerak prestatzen. Horiei buruzko xehetasunak emateaz gain beraien migrazio prozesuaz mintzo dira euskaraz: etorrera, egokitzapen prozesua, euskararen ikasketa, nola hartzen ditugun euskaldunok kanpotik etorritakoak, beraien herrialdeekiko ezberdintasunak eta ezaugarri kulturalak. Hau da, gurean tradizio handia duen sukaldaritza erabiliko da inmigrazioaren irudi normalizatua zabaltzeko.

Saioak Aiala Sukaldaritza Eskolan grabatu dira, eta batez beste ordu erdiko iraupena daukate. Guztira 15 saio grabatu dira 9 gonbidaturekin (hiru marokoar, argeliar bat, mexikar bat, argentinar bat, bi ekuadortar eta errumaniar bat). Bihartik aurrera emitituko dira Erlo Telebistan, ostegunero saio berri bat, eta igandeetan saio horren errepikapena. Erlo telebistan emititu ondoren saioa Euskal Herriko beste tokian tokiko zenbait telebistetara zabalduko da.

Beste kulturetara gerturatzeko aukera bikaina izango dugu beraz saio hauen bidez, zein plater prestatzen dituzten bitartean, bakoitzaren bizimodu eta ohiturak azaltzen joango baitira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atzerritar euskaldunak beraien jatorrizko herrialdetako platerak prestatzen