Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Gotzon Garate, 2005ean. /F. MORQUECHO
Gotzon Garate hil da, lehen Euskal Filologia Fakultatea sortzeko ausardia eduki zuena
CULTURA

Gotzon Garate hil da, lehen Euskal Filologia Fakultatea sortzeko ausardia eduki zuena

Euskarazko eleberri beltzen arloan ere aitzindaritzat hartua izan da. Gaur izango da hileta elizkizuna, Deustuko Unibertsitateko kaperan

FELIX IBARGUTXI

Jueves, 9 de octubre 2008, 05:04

DV. Gotzon Garate jesuita idazle eta hizkuntzalaria atzo hil zen, Bilbon, 74 urte zituela. Minbizia zeukan eta azken hilabeteak jesuita erretiratuen egoi-tzan eman zituen.

Gaur egingo dute hileta-elizkizuna, Deustuko Unibertsitateko Kapera Gotikoan, 19:00etan. Hobiratu, berriz, Loiolako kanposantuan hobiratuko dute.

Elgoibarren jaioa zen, 1934an. Hamaika senidetan gazteena zen. Irakaskuntzaren arloan lan handia egin zuen. 1976an, Euskal Filologia karrera sortu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbo eta Donostiako campusetan, horretan oso ausarta izan zelarik: errektoreari hainbat aldiz eskatu eta gero, eta hark jaramonik ez ziola egiten ikusita, artikulu bat idatzi eta egunkarietara bidali zuen: «El próximo curso comienza la filología vasca en la Universidad de Deusto». EHUk, berriz. handik bi urtera sortu zituen ikasketa horiek.

Beti izan zuen euskarazko unibertsitatearen ametsa, eta aldizkarian horren aldeko artikulua idazteagatik isuna izan zuen 70eko hamarkada hasieran.

Filologiaren arloan, liburua publikatu zuen. Eta 2004an errefrau-bilduma erraldoi bat: Euskal Herriko atsoti-tzak biltzeaz gain, beste hizkun-tzetakoekin konparazioak egiten asko ahalegindu zen.

Urteetako landa-lan baten emaitza izan zen liburu hura. 1967an hasi zen herrialde guztietako zenbait baserritan egonaldiak egiten.

Nobelagile moduan ere nabarmendu zen. Euskarazko nobela beltzaren aitatzat hartu izan da, Jose Antonio Loidirekin batera. Jon Bidart izeneko detektibea sortu zuen. Hauek dira eleberrietako batzuk: (1977), (1977), (1979) eta (1984).

Harro zegoen bere polizia eleberriez. «Horiek dira eleberri ba-tzuk, intelektualek nahiz kaleko jende arruntak irakurtzen dituztenak», adierazi zuen. Euskal eleberrigintzaren historia ere idatzi zuen, eta beste bat eleberri beltzarena.

Berrogei urtetan zehar urtero joan ohi zen New Yorkeko jesuiten parrokia batean lan egitera. Arazoak zituzten hiritarrei aholkuak ematea izaten zen bere egitekoa. Literaturarako pizgarri gertatu zitzaizkion egonaldi haiek; adibidez, kronika-liburua plazaratu zuen.

«Ongia nahi»

2005ean Durangoko Azokak Argizaiola saria eman zion, bizi guztiko kultura lana eskertu nahian. Kazetariak galdetu zionean hil eta gero zein eratara nahi lukeen gogoratua izatea, hau esan zuen: «Esan dezatela beti ongia nahi izan nuela eta euskarararen alde saiatu nintzela etengabe».

Innsbruck-eko Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen, eta Friburgeko Unibertsitatean Marxismoan espezializatu. Ondoren, 70 eta 80ko hamarkadetan zehar, Marx, Lenin, Mao eta beste ba-tzuei buruzko liburuak plazaratu zituen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gotzon Garate hil da, lehen Euskal Filologia Fakultatea sortzeko ausardia eduki zuena