

Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Viernes, 31 de octubre 2008, 10:04
DV. Sarritan egiten duen bezala, aste honetan gure artean egon da Pello Añorga ipuin kontalaria haur liburutegira hurbildu ziren neska-mutilen asteazken arratsaldea alaitzeko asmoz. Baina oraingoan beso azpian irabazi berri duen saria zekarren. Aste honetan ezagutu da haur eta gazte literaturako Euskadi saria beretzat izan dela J narrazioarekin. Esku honetan daude beraz gure haurrak liburutegira joaten direnean. Asteazkenean, ipuin kontaketarekin hasi aurretik esan zuenez «oso pozik nago sariarekin. Finalista nintzela banekien, bi lanekin gainera. Irabazle atera den eta liburuekin. Bihotz taupadak bizkortu zitzaizkidan jakitean. Gehien bat honelako sari batek izaten duen oihartzunagatik. Idazle batek ahalik eta irakurle gehienetara heldu nahi izaten du eta honek hedapen handiagoa izango duela ziurtatzen du».
Ipuinaren inguruan honela mintzatu zen; «eguraldi ona egiten duen egun batean Lola gurasoekin hondartzara joaten da eta olatuekin jolasten dabilela izugarrizko olatua etortzen da. Ondorengoaren berri izateko narrazioa irakurtzea gomendatzen diet haur eta gazteei».
Saria garrantzitsua izan arren Pellok gogoz ekiten dio baita ipuinak kontatzeari; «poza handia ematen du haurren aurpegiak nola pizten diren ikusteak ipuina kontatzen ari zaren bitartean. Gehienetan oso ondo pasatzen dugu elkarrekin haurrak eta nik». Eta asteazkenean ere giro horren lekuko izan ginen une batez. Neska mutilak irudimenaren munduan murgildurik aho zabalik ikusi genituen Pelloren kontuak entzuten zituzten bitartean. Haur ipuin kontaketak asteazkenero izaten dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.