Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mari Carmen Calvo, Nikolas Zabaleta eta Edurne Albizu. /ALBIZU
Nikolas Zabaletak 100 urte bete zituen atzo
ZEGAMA

Nikolas Zabaletak 100 urte bete zituen atzo

Atzoko egunean, San Blas Egunean, bete zituen Nikolas Zabaleta Ariztimuño zegamarrak 100 urte

IÑAKI ALBIZU DV.

Miércoles, 4 de febrero 2009, 09:48

Atzoko egunean, San Blas Egunean, bete zituen Nikolas Zabaleta Ariztimuño zegamarrak 100 urte. Nikolas, Zegaman jaio zen 1909an Altziturri Azpikoa baserrian. Sei senideetatik zaharrena izan arren, bera ba bizi den bakara gaur egun.

Gazte denboran, hainbat lan desberdinetan aritu ondoren Irunen egon zen arozgintza ikasten eta aldi berean Hendaian ere aritu zen lanean. Zegamako Altziturri azpikoa, baserriko maiorazgoa zuela eta berriro ere Zegamara itzuli zen eta Aierdiko Bittorirekin ezkondu ondoren zortzi seme-alaba izan zituzten eta gaur egun zazpi bizi dira hauetatik. Nikolasek arotz lana oso gokoko bazuen ere, baserriko ogibideari ere heldu behar izan zion bere emazte eta seme-alabakin batera eta besteak beste, itzain ere aritua da jubilatu arte.

Gaur egun bere seme-alabekin bizi da, eta esan, hitz jario ederra zuela atzokoan, nahiz eta 100 urte bete. 100. urteurrena Beasainen duen Milagros, alabaren etxean ospatu zuen, seme-alaba eta biloba. Bertan jaso zuen, Zegamako Alkatearen eskutik, herriaren izenean oparitutako plaka eta eta Jubilatuen elkarteko ordezkarien eskutik ordulari bat. Urte askotarako Nicolas zegamar guztion izenean !

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nikolas Zabaletak 100 urte bete zituen atzo