

Secciones
Servicios
Destacamos
A.Z.
Domingo, 15 de febrero 2009, 02:44
DV. Debabe Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena dela eta, bazkaria antolatu du udal euskaltegiak martxoaren 28an Elgoibarko Sigma jatetxean.
Antolatzaileek adierazi dutenez, bertan bilduko dira oraingo eta lehengo ikasle eta irakasleak urteurrena ospatzeko. Bazkalaurretik eta ondoren, gainera, musika taldea izango dute lagun. Talde honen kideak oso ezagunak dira Elgoibarren, San Bartolomeko azken urte hauetako jaietan ikusteko eta entzuteko aukera izan bait ditugu, sekulako arrakasta lortuz gainera. Hau dela eta, Debabe Udal Euskaltegiak ikasle eta irakasle guztiak, oraingoak eta aurreko urteetan bere egoitzetan euskaraz ikasten aritu direnak, animatu nahi ditu ospakizun honetan parte hartzera.
Bazkariaren prezioa 30 eurokoa izango da eta izena emateko epea martxoaren 6ra arte luzatuko da. Izena emateko, berriz, Elgoibar, Deba edo Mutrikuko euskaltegietara jo daiteke edo, bestela, 943.74.27.31 telefonora deitzeko ere aukera dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.