![Laja eta Mikelek bigarren diskoa egin dute: 'Non zuztarra, han adarra'](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/pre2017/multimedia/prensa/noticias/200902/27/fotos/2770311.jpg)
![Laja eta Mikelek bigarren diskoa egin dute: 'Non zuztarra, han adarra'](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/pre2017/multimedia/prensa/noticias/200902/27/fotos/2770311.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Viernes, 27 de febrero 2009, 03:38
DV. Orain dela zortzi bat urte, Landakandak utzi egin zionean Lajarekin batera ibiltzeari, soinujolea kantari baten faltan geratu zen, eta Mikel Alustizarengana (Zumarragako Trikitixan ikasitakoa) jo zuen. Halaxe, Laja eta Mikel bikotea sortu zen, eta segituan diskoa plazaratu zuten (Elkar, 2002). Bikoteak makina bat tokitan jo du harrezkero, eta atzo beste disko bat aurkeztu zuten, , hau ere Elkar etxearen bitartez.
Adin-tarte handia dago Iñaki Garmendia eta Mikel Alustizaren artean. Bi mundu oso desberdinak bizi izan dute trikitilariak eta panderojole-kantariak, eta diskoa halako kontsentsu baten ondorioa dugu: batetik, egitura tradizionaleko piezak daude, hala nola trikitixa, porrusalda eta fandangoak; bestetik, abeslari ezagun batzuen aspaldiko kantuen bertsioak (Xabier Leteren , Gontzal Mendibil eta Xeberriren , Benito Letxundiren ...); eta hirugarren multzoan bikotearen pieza berriak ditugu, guztira sei, horietako batzuk Andoni Salameroren letra dutenak.
Zumarragako olerkari horrek protagonismo berezia dauka diskoan. Letrak ez ezik, zenbait doinu ere ekarri ditu, gero Lajak osatu eta garatu dituenak.
Diskoan hiru gonbidatu jardun dira: Mikel Irazoki (baxua eta hammond organoa), Mikel Irazoki (bateria eta perkusioa) eta Ramon Zubizarreta (ahotsa eta panderoa). Atzoko aurkezpenean Laja eta Iñaki esker-tsu agertu ziren Landakandarekin, «ikutu polita eman diolako diskoari», eta Irazokitarren kalitatea azpimarratu zuten: «Pila bat ikasi dugu beraiekin».
Miguel Bosérekin ari da lanean Mikel Irazoki, eta Kolonbian harekin jardun eta gero, Miarritzeko aireportura iritsi eta handik gutxira Elkarreko estudioan zen, disko honetarako lan egiteko, disketxeko Angel Valdések atzo esan zuenez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.