

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Miércoles, 8 de abril 2009, 05:26
DV. Kataluniako literaturak azken urteotan eman duen eleberri arrakastatsuenetako bat euskarara ekarri dute: Albert Sanchez Piñol-en . «Liburu honek behartzen zaitu zeure buruari buruz galdera batzuk egitera», esan zuen atzoko aurkezpenean Lander Garro itzultzaileak
Lander eta Zigor Garro anaiek egin dute itzultze lana. Zigor, berriz, preso dago espetxe batean, ETAko goi-mailako kide izateaz akusatua, eta anaiak haren idatzi bat irakurri zuen, besteak beste hau zioena: «Ez da nobela politikoa (eta horregatik da nobela politikoak baino politikoago, agian). Baina eleberri politiko bat izan gabe, halako asmorik gabe, borroka politikoetan funtsezko diren hainbat giltzarri ematen ditu».
«Nolanahi ere, fantasiazko liburua da eta horrela irakurri behar da», zehaztu zuen Landerrek. Stevenson, Lovecraft edo Conrad-en obrekin konparatua izan den obra honen abiapuntua zera da: Irlandako errepublika gaztea guda zibilak inarrosi du independentzia eskuratu berritan, eta protagonistak, irlandar matxino ohiak, itsasbideetatik baztertuta dagoen irla galdu batera joko du, hango egurats-teknikaria izateko asmoz. Lur eremu txiki hartan, espero ez duen izaki-mota batekin egingo du topo, azal hotza daukana.
Lander Garroren iritziz, hau izan liteke istorioaren laburpena: «Zenbateraino itsutu gaitezkeen gure etsaiarekin setio egoera batean».
Bestalde, eleberriaren eskubideak lortzeko izan zituen gorabeherez jardun zen atzokoan Mikel Soto editorea. Esan zuen kasu honetan Sanchez Piñolen agente literarioa oztopo besterik ez dela izan. Sotok gaineratu zuen «ahoz ahoko» arrakasta lortu duela nobela honek, eta 2005eko Frankfurteko Azokan zabalkunde handia lortu zuela. «2002an eman zen argitara katalanez eta jadanik 25 hizkuntzatara dago itzulita», esan zuen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.