Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Jueves, 30 de abril 2009, 10:23
DV. 111 Akademiako kideek Anjel Lertxundik idatzi eta Alberdania argitaletxeak argitarturiko eleberria aukeratu dute 2008ko Beterriko Liburu. Horixe izan da joan den urtarrilaren amaieran abian jarri eta Liburuaren Nazioarteko Egunean amaitu zen aukeraketa prozesuak utzi duen emaitza. Hiru bozketa txanda behar izan dira 2008ko saritua aukeratzeko, eta 81 euskal irakurlek hartu dute parte prozesu horretan, guztiak 111 Akademiako kideak. Aurreneko bi bizketa txandetan ez zen suertatu saritua izateko behar bezainbeste boto lortu zuen liburutik, hirugarren txandan nagusitu zitzaion Lertxundiren eleberria, 16 botoko aldearekin, Kirmen Uriberen lanari. Aurreneko txandan Joan Mari Irigoienen Bestea da mundua, Jon Martinen Ero eta Fernando Morilloren Suminaren estrategia ere izan ziren lehian.
Anjel Lertxundi da 1996an Manuel Larramendi Kultur Bazkunak abian jarri zuen Beterriko Liburua Saria bigarren aldiz irabazi duen lehen idazlea; 2002an ere idazle oriotarraren obra bat izan zen irakurleen artean gogokoen suertatu zena,, hain zuzen ere. 2007an, ordea, Larramendi Bazkunak 111 Akademia sortu zuen, euskal irakurleen lehenengo akademia, saria aukeratuko zuten irakurle kopurua handitu eta Euskal Herri osora zabaldu asmoz.
Lertxundik maiatzaren 7an jasoko du saria Zizurkilgo Olentzo jatetxean iluntzeko 19:30etan egingo den ekitaldian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.