

Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Martes, 12 de mayo 2009, 10:22
DV. Debako Udalak eta Elkar Argitaletxeak aurkeztu dute 3. Tene Mujika Bekaren irabazlea. Alberto Barandiaranen liburuari saria eman zioten, kazetariak idatzitako bost erreportaien berridazketa da. Bi antolatzaileek beka hau sortu zuten «2006. urtean Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz». Alberto Barandiaranek berak dio «liburu hau egin ezin izanaren kronika bat dela».
Antolatzaileek diote «argi dagoela beka honen helburua ez dela egun batetik bestera burutuko, baina poliki poliki, eta urtez urte argitaratuko ditugun liburuek bilduma bat osatuko dute eta gure herriaren azken 50-60 urteetako historia, gai eta proiektu ezberdinen bitartez ezagutzeko aukera eskainiko digute».
Alberto Barandiaran kazetaria Historia eta Geografian lizen-tziatua da, eta Argia Saria bi aldiz irabazi du (1991 eta 1999 urteetan) eta Rikardo Arregi Saria 1995ean. Momentuz lau liburu idatzi ditu: (Susa, 1998), (Elkar, 1998), (Euskaldunon Egunkaria, 2000), eta (Susa, 2005).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.