

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Jueves, 21 de mayo 2009, 04:18
DV. Oinazeari buruz hitz egiteko elkartu ziren atzo Foru Aldundiaren jauregian Anjel Lertxundi eta Joxe Aranzabal, bata idazlea bestea kazetaria, oso ikuspegi desberdina erabilita. Etika, Humanismoa eta Zientziari buruzko Elkarrizketen laugarren saioa izan zen.
Lertxundik errepaso luzea egin zien hango eta hemengo literatur lanei. Hasteko, esan zuen heriotza garai bateko ipuinetan oso presente zegoela, baina orain «urruti bidali nahi dugu». Eta pasadizo hau kontatu zuen: «Orain pare bat urte, abuztuko arratsalde gozo horietako bat. Hainbat lagun landa-baserri bateko atarian gaude, solasaldi lasaian. Lagunetako batek, amona egin berria bera, hamar bat hilabetetako biloba du magalean. Kantuan ari zaio umeari: 'Txin-txin-txin, umea zuloan, aita negarrez, ama dolorez, etxean inor ez, katua besterik ez'. Haurrak, eskuak mugituz, eskertu egiten dio kanta. Nik, berriz, amonaren jardunean dut jarria arreta osoa. Eta halako batean esaten diot: 'Aizan, konturatzen al haiz zer kantatzen ari haizen?' Ez, ez zen konturatzen txintxinak hil-kanpaiak direla; zuloa, berriz, ume baten hilobia; gurasoak hiletan daudela etxetik kanpo; eta etxea hutsik, katua besterik ez. Ordutik amona berriak ez dio sekula Txin-txin-txin kantatu bilobari».
Eta bukaera aldera esan zuen: «Orain arte erabateko tabua zen eutanasia. Baina azkenaldian hasia da literatur lanetan agertzen, adibidez Philip Roth, Sándor Marai, Austerren lanetan, eta baita zinean ere, hor dugu Clint Eastwood-en .
Aranzabalek bere testiganzta oso pertsonala eskaini zuen. Jakina denez, kazetari honek bere minbiziaren berri eman zuen orain dela zazpi urte, aurrena web-gunean, gero liburu moduan: .
Aranzabalek esan zuen Internet laguntza handia izan zuela urte haietan: «Sentitu nuen ez nengoela etxe zuloan, eragiten ari nintzela. Azken batean, Internet elkarrizketa da». Eta gogoan izan zuen Jon Salaberri: «Arrasateko gizon hori hiesak jota hil zen. Baina bi urte lehenago kontatu egin zuen bere gaixotasuna. Herriz herri ibili zen. Sekulako lana egin zuen».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.