

Secciones
Servicios
Destacamos
GISELA CRESPO
Sábado, 6 de junio 2009, 04:11
DV. Gipuzkoako Foru Aldundiak antoalturiko VIII. Sagardo lehiaketako finala Donostian ospatuko da gaur bertan eta finalisten artean, Astigarragako sagardotegia izango da. Oyarbide, hain zuzen ere. Beste finalistak, Hernaniko Zelaia, Tolosako Isastegi, Usurbilgo Saizar eta Urdaira eta Abaltzisketako Zalbide dira.
Aurtengo lehiaketan 32 sagardo ekoizlek hartu dute parte Gipuzkoako 16 herritatik etorritakoak. Lehiaketa hau soilik Gipuzkoan kokatuta dauden, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien erroldan alta emanda dauden eta botilaratzaile agiria duten sagardo ekoizleei zuzenduta dago. Lehiaketaren helburuak dira botilaratutako sagardo naturalaren kalitatea baloratzea eta saritzea ikuspegi organoleptikoa nahiz analitikoa aintzat hartuta, sagardoa neguan txotxetik ez ezik, batez ere udan edaten baita botiletan. Aurtengo lehiaketan, guztira 32 sagardotegik hartu dute parte, hots: Astigarragatik 7, Hernanitik 6, Usurbildik 3, Urnietatik 3, Donostiatik 2, eta Abaltzisketa, Aduna, Aia, Andoain, Ataun, Irun, Ikaztegieta, Oiartzun, Tolosa, Zarautz eta Zeraindik bana. Laginak sagardotegi bakoitzeko kupel edo barrikatik hartu dira zuzenean. Lehiaketara aurkeztu ahal izateko, berrehun mila litro sagardo baino gehiago egiten dituzten sagardotegiek bost kupel beterik eduki behar dituzte eta gutxiago egiten dutenek, hiru kupel gutxienez.
Sagardogileak hautatuko du zein kupeletik aurkeztu nahi duen lehiaketara. Sagardogileak esandakoei zenbakia jarriko zaie eta, zozketa eginda, kupel bakar bat aukeratuko da, sagardo lagina bertatik hartuz. Laginetarako sagardogile bakoitzaren 12na botila hartuko dira, «Sagardoa» eredukoak.
Antolakuntzak etiketa berdina jarri die botila guztiei, bereziki lehiaketarako egina, zenbaki identifikagarri batekin. Botilen tapoiak antolakuntzak ipini ditu, botila guztien anonimatua gorde-tzearren. Azken dastaketa gaur, eguerdiko 12:00etatik aurrera izango da Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean eta epaimahaia honako hauek osatuko dute: Domingo Arina (enologoa), Xabier Kamio (enologoa), Guillermo Castaños (biokimikoa eta enologoa), Fernando Vadillo (enologoa), Cristina Goñi (Hernaniko Tolarea Sagardoaren Kofradiakoa), Iñaki Santos (Kimikako doktore eta sagarraren ikertzailea), Iosu Osa (nekazaritzako kapataza), Ion Orbegozo (Euskal Gastronomia Elkartearen izenean), Presen Urkizu (someliera) eta Joaquin San Sebastián (ostalaria). Ordezko kideak: Mikel Rodríguez (someliera) eta Angel Álvarez (berrueteko sagardogilea) izango dira.
Dastatzaile taldeek puntuaketaren bidez hautatu dituzte finalera iritsi diren sagardoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.