Borrar
Idazle Gaztea lehiaketan saritutako lagun batzuk eta, besteak beste, Josetxo Orueta idazlea. /USOZ
Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea sariak banatu dira
CULTURA

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea sariak banatu dira

Gehien bozkatutako liburuetako bat Josetxo Oruetaren 'Pol eta Val' izan da Idazle Gaztean gailendutakoak Andoain, Irun, Bergara eta Oiartzungoak dira

FELIX IBARGUTXI

Sábado, 13 de junio 2009, 03:56

DV. Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikasleek aukeratu dituzte aurten ere bere liburu kuttunak. 35 ikastetxek hartu dute parte Liburu Gaztea ekimenean eta hauek gertatu dira libururik bozkatuenak: Manuel L. Alonsoren Hegoaldera (DBH 1); Luis Sepulvedaren (DBH 2); Josetxo Oruetaren (DBH 3); John Boyneren (DBH 4).

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galztagorri elkarteak antolatutako ekimena da hau. Ez da ohiko sariketa, honetan azken hitza ez baitaukate helduek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteek baizik.

Galtzagorri elkarteak izendatutako batzorde batek 12 liburu aukeratzen ditu, gazteek irakur ditzaten, DBHko maila bakoitzarentzako hiru. Ikastetxe guztiei, 123ri hain zuzen ere, egin zaie parte hartzeko gonbitea, eta horietatik 35ek eman baiezkoa. Guztira 3.395 ikaslek eman dute gero botoa.

Idazle Gaztea

Bestalde, Idazle Gaztea izeneko lehiaketa ere izaten da, non Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartzen duten beren narrazio eta olerkiekin. Gai edo esaldi jakin batzuk proposa-tzen zaizkie ikasleei, derrigorrez euren lanetan azaldu behar dutenak.

Beste lehiaketa honek bi sail ditu: narrazio laburrak eta poesia; eta sail bakoitzak gainera, bi kategoria: A kategoria, DBHko lehenengo zikloko ikasleentzat eta B kategoria, bigarren ziklokoen-tzat. Guztira, 88 lan aurkeztu dira.

Jasotako lan guztien artean hautapen batzordeak hiru lan irabazleak aukeratu ditu.Hauexek dira irabazleak narrazioaren arloan: A kategorian, Mikel de Alba Ruiz (Toki Alai ikastetxea, Irun); B kategorian, Uxue Agirre (Aranzadi ikastola, Bergara).

Poesiaren alorrean, berriz, lagun hauenak izan dira lanik onenak: A kategorian, Leire Ganzarain (La Salle Berrozpe ikastetxea, Andoain); B kategorian, Lierni Tello (Haurtzaro ikastola, Oiar-tzun).

Lehenengo saria jaso duten idazle gazteek Andaluziara joateko aukera izango dute; eta bigarren eta hirugarren saria jaso dutenek, berriz, liburu bono bana.

Ikastetxe parte hartzaile guztien artean berriz, Andaluziarako bidaia baten zozketa egin da eta Donostiako Mariaren Biho- tzari egokitu zaio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea sariak banatu dira