

Secciones
Servicios
Destacamos
M.A.I.
Martes, 18 de agosto 2009, 10:10
IRUN. DV. Kemen dantza taldeko kideek Irunera iritsi berriak dira, azkeneko hamabostaldian Polonian ibili ondoren. 1979. urtean a-tzerrira egindako lehen irteratik, Kemen dantza taldekoek bidai ugari egin dituzte, «Euskal Herriko ohiturak, dantzak eta hizkuntza zabaltze lanetan saiatu izan gara taldetik igarotako hainbat eta hainbat kide», azaltzen dute dan-tza taldetik.
Oraingoan, «Polonia hego-mendebaldeko Beskidy mendikateko herrietan behin eta berriz entzun ahal izan dute Irun eta Euskal Herriaren izena». Bertan, 20. urteurrena ospatzen zuen nazioarteko dantza jaialdian parte hartu zuten, mundu osoko talde ugariekin batera: Italia, Kroazia, Grezia, Mazedonia, Eslobakia, Txekia, Eslobenia, Hungaria, Errumania, Ukrania, Turkia, Kolonbia, Ekuador eta Indonesiatik etorritako taldeekin dantza egiteko aukera izan zuten Kemengo kideek. «Interesa eta jakinmina behintzat piztu ditugula ezin uka, Poloniako telebistan azaltzeko aukera paregabea ere izan dugularik», adierazten dute Irungo taldetik.
«Benetan harriturik»
Euskal Herriko dantzak ezagutzera emateaz gain, «Poloniar taldeen erakustaldi ugari ikusteko aukera ere izan dugu, bertako dantza jaialdiaren 40. urteurrena ere ospatzen baitzen». Nahiz eta honelako ekitaldi askotan egoteko aukera izan, «benetan harriturik utzi gaituen jaialdia izan dela onartu beharra dugu», azpimarratzen dute Kemen dantza taldetik. Alde batetik, irundarrek jaialdia antolatzeko baliabideak aipatzen dituzte: «Eskenatokiak, aldagelak, antolakuntza lanetan zihardutenak... ikusgarriak izan dira».
Beste aldetik, Kemen dantza taldekoek bertako herritarrek folklorearekiko azaldu zuten grina azpimarratu zuten, «munduko beste txokoetan somatu gabea baita. Desfileetan Hollywoodeko aktore gisa sentitu gara, argazki eta bideo kameren artean. Saioetan dantzen errepikapenak eskatu izan dizkigute eta tarteka autograforen bat ere sinatu dugu! Badugu zer ikasi Poloniarrengandik, bai ikusle zein erakunde publikoek!», adierazten dute.
Dantza saio ugarien artean, irundarrek «turismo pixka bat egiteko aukera ere izan dugu. Besteak beste, Krakobia eta Auschwitz-Birkenau bisitatu ditugu eta ezin esan erraz ahaztuko ditugunik».
Igande honetan Moskuko jaietan parte hartu ondoren, «oporraldi laburtxo batzuk hartu nahiko genituzke, baina batek daki!», azaltzen dute Kemen dantza taldeko kideek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.