Secciones
Servicios
Destacamos
RUFINO IRAOLA
Miércoles, 21 de octubre 2009, 03:30
Badator Ardiki Eguna. Programa luzea eta erakargarria da. Guk ekintza jakin batean itsatsiko ditugu begiak: herriko dan-tzari zaharrei, bizi eta hilei, gorazarre egingo zaie ekintza xume baten bidez. Omenaldia fisikoki, beste guztien izenean, Mikel Arresek jasoko du, gaur laurogei urteren buelta dabilen dan-tzaria.
Zaldibian, dantzari guztien buru den Iztuetaren herrian, talde asko izan da historian zehar. Bestela, Iztueta handiak ez zigukeen erraz barkatuko, jakinik zer-nolako su-garra zuen barruan, ohitura eta tradizio zaharren alde egiteko. Beraz, katea luzatu dugu, eta luzapen horretan Mikel Arrese oso pieza garrantzitsua izan da. Bizitza osoan izan da dantzari, eta irakasle ere bai urte luzeetan. Labur emango ditugu Mikelen datuak. Goiko Ermentari etxean jaio zen. Guk ermentaritzan eta bizikletarekin arrain saltzen ezagutu genuen. Baina, baserriarekin batera, akabatu ziren ermentaritzako lanak ere, eta Ordizian arrain-denda ipini zuen. Hortxe egin du lan erretiratu arte guztian. Ordiziara joan bai, baina, egunik huts egin gabe, arratsaldero etortzen da Zaldibiara.
Oso zaila da dantzari zahar guztien izenak gogoratzea, hala ere baditugu egun jakin batean bildutakoen izenak. 1945eko urriaren 7an, duela 64 urte, gertatu zen hori. Iztuetari omenaldia egin zitzaion, eta dantzari hauek hartu zuten parte: Martin eta Jose Erauskin, Joakin Salaberria, Matias eta Jose Anjel Mendizabal, Pedro Jauregi, Antonio Imaz, Bizente Zubeldia, Iñaki Arrese eta Mikel Arrese bera. Ordiziako Jose Sarasolak zuzentzen zuen taldea.
Egun horretakoekin batera, dantzari zaharragoei ere eskaini nahi die Zaldibiak omenaldia. Aipa ditzagun zahar horien izen batzuk: Lorentxo eta Inaxio Irastorza, Lorentxo Sukia, Santio Izagirre, Julian eta Joxe Arrese, Segundo, Ramon eta Anjeles Aguirrezabala, Felipe Erauski, Anjel Imaz, Jaime Zubeldia, etab. Izen asko gelditu dira isilpean. Jaso bitzate, ordea, horiek ere Zaldibiako herriaren onginahia eta gorazarrea.
Orain, amaitzeko, eman dezagun dantzari arduradunen katea nola osatua egon zen aspaldiko garai haietan: Iztuetaren ostean, Jose Antonio Olano etorri zen; eta gero, Jose Lorentzo Pujana (1868-1947).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.