Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Miércoles, 4 de noviembre 2009, 02:41
DV. Imanol Oroituz taldeak ekitaldi batzuk antolatu ditu Imanol Larzabal zenaren omenez, gaur bertan hasiko direnak. Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean burutuko dira. 60ko eta 70eko hamarkadetako aldaketa sozial eta kultural handi haiek erakustea da helburua. Bost urte dira Antiguako kantaria hil zela.
Hasteko, gaur arratsaldeko 6:30etan Imanolen gaineko erakusketa inauguratuko da. «Xumea» izango da, atzoko aurkezpenean Maite Berzosa eta Andoni Egaña Ormazabal antolakuntza taldeko lagunek esan zutenez. Eta jarraian, arratsaldeko 7etan eta dohainik, bi bideo eskainiko dira: Euskal Kanta Berriari buruzko (Imanol Uribek zuzendua) eta aurtengo delakoa.
erakusketa 28ra arte egongo da ikusgai, goizez eta arratsaldez. Diskoak, kartelak eta sarrerak eskaintzen ditu.
Azaroaren 12an izenburuko mahai-ingurua egingo da lagun hauekin: Elisa Serna (kantautorea), Jose Antonio Labordeta (kantautorea), Iñaki Zarata (musika kritikaria) eta Joxerra Garzia (EHUko irakaslea). Eta moderatzaile lanetan Arantxa Urretabizkaia ariko da.
Hilaren 13an, kantaldia izango da. Marc Parrotek Kataluniako uhin horren egile nabarmen batzuen kantuak eskainiko ditu: Llach, Serrat eta Maria del Mar Bonetenak, besteak beste. Eta egun horretan afari herrikoia egingo da baita ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.