Secciones
Servicios
Destacamos
ALBERTO ECHALUCE
Miércoles, 25 de noviembre 2009, 04:28
ONDARROA. DV. Gaur, arratsaldeko 13:00etan Alamedan kon-tzentrazioa den Emakumeek jasaten duten Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean Ondarroako Udalak bat egingo du Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta EAEko udalek -Eudelen bitartez eta Berdinsarearen baitan martxan jarri den kanpainarekin. 'Beldurrik Barik'» lemapean, gazteei zuzendutako kanpaina bat jarriko dugu martxan, emakume gazteen aurkako indarkeria prebenitzeko. Gazteentzat, gizonen eta emakumeen artean jokabide positiboak eta errespetuan oinarritutakoak sortu eta finkatu nahi ditugulako, bereziki bizitzaren aro erabakigarri horretan, non heldutasunerako bidea hartzen den. EAEko hainbat udalerritako gazteek parte hartu dute kanpainan; izan ere, gazteon mezua jaso nahi genuen, gero, gizarte osoari, eta zehazki, gazte jendeari helarazteko.
Emakumezkoen aurkako indarkeria ez da soilik eraso fisikoetara mugatzen. Indarkeria sinbolikoa ere badago: daturik inon aurkitu ezin bada ere, emakumeengana beldurra eragiten duen hori, emakumeak izate hutsagatik egoera ezberdinak pairatu behar dituztela sinestarazten diena hain zuzen.
Kanpaina hau, Berdinsarearekin batera eta, gazteekin egindako prozesu parte hartzaile baten bitartez sortu da. Horren ondorioz, abesti bat sortu da eta kantuaren bideoklipa ere filmatu da. Honetaz gain, Beldur barik. Indarkeria sexistaren gida, neska-mutilentzat sortu da. Neskek zein mutilek erabiltzeko aproposa den gida honek jokabide sexistak hautematen eta hauei aurre egiten erakusten du. Gida hau herriko ikastetxeetan banatuko eta landuko da. Ekimen hau urte betez abian mantenduko da. Oraingoan, kanpaina ez da 2009ko azaroaren 25ean bukatuko. Indarkeria matxistaren gaiaren inguruan lanean jarraitzeko beharrizana ikustean, ikasturte guzti honetan herriko ikastetxeetan baliabideak eskainiko dira gaia lantzeko; horren artean, aipatutako abestia, bideoklipa eta gida. Kanpainaren ondorioa argia da: gazteak ez dira beldurrez jaiotzen; aitzitik, beldurra izaten erakusten zaie. Guztion ardura da gazteei baliabideak ematea, ahaldun-tzen laguntzea eta egunez egun 'beldurrik barik' bizitzeko aukera ematea, kanpainaren goiburuak dioen moduan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.