Borrar
ZUMAIA

Bigara Pulpo K.E. taldeak seigarren postuan amaituko du urtea

Lau garaipen jarraian lortu dituzte urte amaieran Alex Olidenek gidatutako mutilek. 31-37 irabazi zion larunbatean Eibarko Arrateri

J.L. ROMATET

Miércoles, 23 de diciembre 2009, 03:56

Alex Olidenek gidatutako mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten pasa den larunbatean Eibarren. Bigara Pulpo K.E. 31-37 emaitzarekin gailendu zitzaion Arrateri. Emaitza honi esker jarraian lor-tzen duten laugarren garaipena eskuratu zuten eta sailkapeneko seigarren postuan kokatzen dira, Gabonetako atsedenaldiaren aurretik.

Hotza izan zen nagusi Ipuruan jokatu zen norgehiagokaren hasieran. Partiduaren lehen zatian aurrelariak nagusi izan ziren; golak bata bestearen atzetik etortzen ziren. Zumaiarrak gol bakarreko aldearekin joan ziren aldageletara (17-18).

Pulpoko mutilek defentsa estutu egin zuten bigarren zatiaren hasieran eta horrek markagailuan lehen abantailak lortzeko aukera eman zien. Eibartarrek sei minutu behar izan zituzten lehen gola sar-tzeko; zumaiarrak, aldiz, kontraeraso azkarren bidez, aldea zabaltzea lortu zuten (20-26, 40. min). Nahiz eta Arrateren entrenatzaileak defentsako sistemak behin eta berriz aldatzen zituen, horrekin ez zituen Pulpokoak aztoratu eta eibartarren atea zulatzen jarraitzen zuten. Pixkanaka aldea handitzen joan zen eta partidu amaitzeko minutu gutxiren faltan 9 goleko tartea zabaldu zuten (27-36). Armaginen azken erasoei esker, aldea sei golera gutxitu zen amaieran (31-37).

Bigara Pulpo K.E.-ren aldetik, honako hauek jokatu zuten: Ugarte (1), Ibon Sasiain (1), Sagasta (3), Aizpurua (1), Gutiérrez (5), Larrañaga, Agirre (9), Arrieta (1), Rubio (9), Peñalba, Ioritz Sasiain, Hernández (7) eta Iriondo.

Taulan aurretik zegoen arerio honi irabazi ondoren, zumaiarrak bederatzigarren postutik seigarrenera igo dira. Urtea 14 punturekin amaituko dute. Aurretik Iruñako Anaitasuna (16 puntu), Errenteriako Ereintza (17) eta Zarauzko Amenabar dituzte (20). Igoera postutan Leongo Ademar (24 puntu) eta Segoviako Nava daude, azken hau 25 punturekin.

Eskolarteko finalak

Urtero bezala, aurten ere heldu da azkenetara eskola arteko eskubaloiko txapelketa. Euria, hotza, haizea, eguzki gozoa eta ilusioa gainezka izan dituzte lagun hiru hilabete hauetan. 36 talde izan dira lehia gogorrean, nor baino nor. Benjamin mailako nesketan 10 talde, benjamin mailako mutiletan 9 talde, alebin mailako nesketan 8 talde eta alebin mailako mutiletan 9.

Larunbatean, hilak 19, jokatu ziren finalak. Nesketan Txiribita eta Txutxiflutis izan ziren lehia bizian. Batzuen eta besteen ahaleginak agerikoak izan ziren. Lehenengo zatian Txibiritak izan zen garaile, bigarrenean, berriz, Txitxiflutis. Partida amaieran ados ziren bi taldeak, enpate. Bost minutuko luzapena jokatu zuten eta horretan ere indarrak parez pare izan zituzten eta enpate bukatu zuten luzapena ere. Azkenean penalti puntuko jaurtiketek erabaki zuten norgehiagoka eta Txiribita izan zen txapeldun.

Jarraian, mutilena jokatu zen. Horretan Maria eta Jose B eta Matxakerrak izan ziren nor baino nor. Mutilen kategorian ere oso final estua ikusi ahal izan genuen. Lehenengo zatian indarrak oso parekatuak izan ziren, momentu batzuetan talde batek hartzen zuen aurrea markagailuan eta hurrengoan besteak. Azkenean enpate, ados, bukatu zuten lehenengo zatia. Bigarrenean Matxakerrak taldekoen beheraldia aprobetxatu zuten Maria eta Josekoek markagailuan aurrea hartzeko eta garaile izan ziren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bigara Pulpo K.E. taldeak seigarren postuan amaituko du urtea