

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Martes, 26 de enero 2010, 02:52
Partida gogorra eta berdindua izango zela ez duen inork ere zalantza egiten. Lehen itzulian ere Bigara Pulpok eta Beti Onanek 25na berdindu zuten Zumaian eta larunbatean Atarrabian jokatutakoa espero bezain estua izan zen.
Lehen zatian hobeto ibili ziren nafarrak; erasoan baloia azkar mugituz zumaiarren defentsa erraz samar uzten zuten lekuz kanpo eta sei metrotako jaurtiketen bidez gol ugari lortu zituzten. Zumaiarrek, berriz, ez zuten erakutsi beste partidu batzutan ikusi izan diegun erraztasuna erasoan. Beharbada, nafarren defentsaren gogortasunagatik egun txarra izan zutelako atezainaren aurrean.
Dena dela, amore eman gabe segitu zuren lanean eta lehen zatian lau golez atzetik amaitu zuten (16-12), partidua irabazteko aukerak urriak izanagatik ere hauek mantenduz. Halere, lehen zati osoan zehar epaile nafarrek garbi baino garbiago utzi zuten ez zizkietela gauzak erraz jarriko zumaiarrei, zalantzazko jokaldi guztietan lotsagabe etxeko taldearen alde egin baitzuten.
Oso bestelako itxura azaldu zuen partiduak bigarren zatian. Zumaiarren defentsa asko sendotu zen eta horretan oinarrituta, berehalaxe etorri zen berdinketa markagailura (20-20, 41. minuturako). Errematea ematen ez zuten asmatu, ordea, zumaiarrek, eta behin eta berriz atezainaren aurrean kale eginez partidua apurtu gabe erabateko berdintasunean ailegatu ziren azken minutuetara. «Etxetik kanpo eta horrelako epaileekin oso arriskutsua izaten da».
Zirkoa azken minututan
«Orduan etorri zen zirkoa», dio taldeko entrenatzaile Alex Olidenek. Minutu bat baino gutxiago falta zela eta nafarrek azkenean emaitza definitiboa izango zena (26-25) markagailuan ezarri eta gero, itxuraz lurrean min hartuta gelditu zen jokalari bat. Epaileek jokoa segitzen utzi zuten eta kontraeraso azken bati esker Pulpoko jokalari bat atezainaren aurrean bakar bakarrik gola sar-tzeko prest zegoenean, epaile baten denbora gelditu zuen min hartuta omen zegoen jokalaria arta-tzeko. Bide batez, momentu horretan Beti Onak taldea zortzi jokalarirekin zegoen kantxan.
Kontutan izanda lehen zatian eta alderantzizko protagonistak izandako jokaldi parekoan nafarrei golda sartzen utzi zietela epaileek, Alex Oliden entrenatzaileak gainezka egin zuen eta bere onetik aterako protesta egitera sartu zen zelaira. Ondorioz, txartel gorria jaso eta jokalari bat gutxiagorekin utzi zuen taldea. Azken segundoetan ez zen posible izan berdinketa lor-tzea.
Jokalariak hauexek izan ziren: Ugarte, Ibon Sasiain (3), Sagasta (2), Aizpurua (1), Gutierrez (2). Agirre (3), Arrieta, Rubio (11), Peñalba, Sasiain, Hernandez (2), Iriondo eta Uribeetxeberria (1). Azpimarratzekoa da Markel Peñalba atezainak eta Rubiok egin dako partidu bikaina.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.