Borrar
Aginaga. Bertako eskola txikiak ere bizirik mantentzen da oraindik.
Eskola Txikiak mantendu eta handitzearen aldeko mozioa onartu zuen Udabaltzak
USURBIL

Eskola Txikiak mantendu eta handitzearen aldeko mozioa onartu zuen Udabaltzak

Hamaikabateko ordezkariek mozioaren osoko zuzenketa aurkeztu zuten ohiko udalbatzan, baina ez zen aurrera atera

JOSU ARANBERRI

Jueves, 28 de enero 2010, 04:37

Zubietarrek azken aldian jasandako erasoen artean kokatu zuen Juanjo Olaizola gobernu taldeko kideak, Eskola Txikiarekin gertatzen ari dena. Erantzun komun eta bateratua emateko beharra dagoela azpimarratu zuen, Zubietako eta Euskal Herriko Eskola Txikiek bizi duten egoera gaindi-tzeko. Hala, asteartean egin zen Udalbatzan gai honen inguruko mozioa onartu zen. Hala dio testuak:

«Eskola txiki bat herri baten arima da. Ez da herri txiki bat bizirik ulertzen eskolarik gabe. Haurrik ez dagoen herria itzalita dago, baina herri txikietan haurrak izateko, beharrezkoa da gizarte antolatu batean dagoen zerbitzurik funtsezkoenetako bat edukitzea: heziketa gunea, hots, Eskola Txikia. Herri txikien hustutze fenomenoari aurre egiteko ezinbestekoa da hiri eta herri nagusienetatik aparte dauden bizigune txikietako zerbitzu eta azpiegiturak mantentzea edo, behar bada, osatzea. Eta, nola ez, hauen artean garrantzi berezia dute eskolek, izan ere, hain beharrezkoa den belaunaldi-erreleboa emango bada, ezinbestekoa da hauen seme-alabek beren lehen heziketa mailak etxetik gertu eta duintasun osoz egin ahal izatea.

Eskola txikietan estamendu guztien artean ematen den hurbiltasunagatik, gutxi izanda ematen den atentzioagatik, sortzen diren harremanengatik, haurren aniztasunari eman ahal zaion trataeragatik, erabiltzen diren didaktika aurrerakoiengatik, eta beste abar askorengatik, eskola hauek kalitate handikoak direla esan dezakegu. Gainera, urte askotako esperientziak baieztatzen digunez, hamar/hamabi urterekin, hurrengo eskolara iristean, haur hauek ez dute inolako arazorik izaten lagunekin elkarbizi-tza oparoa gauzatzeko edo beste esparruetan bizi eta hezitako haurren mailako emaitzak lortzeko.

Eskola Txikiak euskararekin duten lotura ere azpimarratu behar da. Ahotara ekarri nahi dugu XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak dokumentuan adierazten duena, 3. atalean 'Lehentasunezko ildoak XXI. Mende hasierako hizkuntza politikarentzat':. Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko. Azken batean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea.. Euskal hiztunen erkidegoa trinko-tzea, euskararen erabilerarako sare operatibo presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz

Duela urte batzuk, herri desberdinetako ikasleekin eskualdeka kontzentrazio eskolak egin ziren. Konzentrazio politika hau erabat kaltegarria izan zen herri txikien-tzat. Egoera honen aurrean topagune bat antolatu zen eskola txiki guztiek zituzten behar komunei eran-tzuteko asmoz; denek denei sostengu eta babesa eman ahal izateko koordinakundeak sortu ziren eta gaur egun Eskola Txikien Koordinakundeak funtzionatzeaz gain, hainbat herritan Eskola izatea eta bultza-tzea lortu da Etorkizunerako egun dauden Eskola Txikien mantentzea eta handitzea nahi dugu. Eskola Mapan gure berezitasunak adierazi eta kontuan hartu. Herri txikietan guztietan, auzoetan, 0-3 eskaintza zabaldu eta irakasleen egonkortasunari irtenbideak bilatu eta martxan jarri. Eskola txikien arteko harremanak sendotu, elkarren arteko proiektuak garatuz, eskola txikien abantailak gizarteratu eta eskola zabaldu nahi duten herriei laguntza eskaini eta gauzak erraztu».

Osoko zuzenketa

Idatzi hau oso generikoa zenez Hamaikabateko zinegotziek idatzi hori herriko egoerara gerturatzeko asmoz zuzenketa aurkeztu zuten. Zera zioen: «Eskola txiki publikoek egiten duten hezkuntza lan garran-tzitsua aitortuaz, Usurbilgo udalak ondorengo konpromezuak hartzen ditu: Usurbilgo Udalak gertuen dituen eskola txiki publikoak babestuko ditu (Aginagako eta Zubietako eskola txiki publikoak) bere eskumenen barruan baliabide materialak eskainiaz - kalitatezko hezkuntza eskaini ahal izateko - eta beste administrazioekin harremanak izanez beren bizi-iraupena bermatua izan dadin. Zubietako eskola txiki publikoaren egoera larria ezaguturik, hilabete luzeetan atzeratzen joan den Udal Hezkuntza Mahaia 10 egunetako epean bilduko da, Zubietako gurasoek eta irakasle taldeak Mahaiko kideei zuzenean beren egoera azal dezaten eta Usurbilgo Udalak zer egin dezakeen azter dadin». Udal Gobernuak, PNV eta Aralarrek ez zuten onartu zuzenketa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskola Txikiak mantendu eta handitzearen aldeko mozioa onartu zuen Udabaltzak