Borrar

Auzokonposta proiektua azaltzeko bilerak, gaur auzoetan

JOSEBA LEZETA

Miércoles, 29 de octubre 2014, 00:02

Auzokonposta proiektua antzuolarrei aurkezteko bost bilera egingo dira gaur iluntzean. Udalak bere proposamenen berri emango du auzoka. Eguzki Auzoan arratsaldeko seietan egingo da lehen bilera. Ondoren Sagastira (18:40an), Ibarrondora (19:20an), Antiguara (20:00etan) eta Errekaldera (20:40ean) joango dira udalkideak.

Auzokonposterako ontziak zein lekutan jartzeko asmoa duten azalduko da, besteak beste, gaurko bost bilerotan. Proposamenak baino ez dira oraingoz. Ikusteko dago gauzatuko diren ala ez eta ontziontzako toki hoberik aurkituko duten. Herritarrek euren iritzia emateko aukera izango dute.

Auzokonpostari lotutako beste zenbait kontsulta ere mahai gainean jarri ahal izango dira iluntzeko batzarrotan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzokonposta proiektua azaltzeko bilerak, gaur auzoetan