Borrar
Antiguako ermitatik metro gutxira jarriko dute Antiguako auzokonposterako gunea.
Auzokonpostarako edukiontziak zein sei lekutan jarri zehaztu da bileretan

Auzokonpostarako edukiontziak zein sei lekutan jarri zehaztu da bileretan

Zela erabili erakusteko herritarrentzat ikastaroa antolatuko du Udalak azaro erdialdera

JOSEBA LEZETA

Viernes, 31 de octubre 2014, 00:26

Auzokonposta proiek-tuak aurrera darrai eta eguazten iluntzean auzoka Udalak herritarrekin egindako bileretan zehaztuta geratu da horretarako ontziak non jarriko dituzten. Sei lekutan joango dira: Eguzki Auzokoa, Sanjoxepeko ekarpen gunearen ondoan; Lizarraga hiribidekoa, kamioiak Elayra sartzeko erabiltzen duten bide hasieran; Sagasti auzokoa, bizikletak garbitzeko egokitutako tokitik errepide nagusira bitartean; Ibarrondokoa, bi eraikuntza nagusien erdian dagoen etxolatik erreka babesteko hesiaren tartean; Antiguakoa, ermitatik gertu, atez ateko bilketa hasi aurretik edukiontziak zeuden lekuan; eta Errekaldekoa, etxeak eta Ertzile baserri tartean, lehenagoko edukiontzien gunean kasu honetan ere.

Puntu bakoitzean gutxienez hiru ontzi jartzeko asmoa du Udalak. Horietako bat produktu lehorrena izango da, erabiltzaileek haien premia badute handik har ditzaten. Ontzi zenbakia zein haien tamaina auzokonposta proiektuan izena ematen duten lagunen arabera erabakiko du Udalak.

Inma Beristain alkateak azaldu duenez, «Antiguako gunean obra txiki bat egin beharko dugu lekua egokitzeko». Epe laburrean egingo diete aurre lanei.

Bestalde, ikastaroa emango zaie herritarrei azaroaren erdialdera jendean auzokonposta zela erabili eta kudeatu ikas dezan. «Ikastaroa lehenbailehen antolatzeko asmoa dugu», zehaztu du alkateak.

Jubilatuak

Pedro Etxebarriak martitzenean jubilatuen egoitzan eskaini zuen hi-tzaldiak 94 lagun bildu zituen eta ondoren egin zen meriendan, berriz, 101 bazkidek parte hartu zuten. Landatxope elkarteak guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzokonpostarako edukiontziak zein sei lekutan jarri zehaztu da bileretan