

Secciones
Servicios
Destacamos
GALILEA
Miércoles, 27 de junio 2018, 16:31
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak Baserri Egunaren seigarren edizioa ospatuko du igande honetan, oraingoan familia guztiari zuzendutako ekintzekin datozelarik.
Seigarren edizio hau artzaintzari eskainiko zaio, «bere sustraiak ohitura zaharrenetan hondoratutako zereginari, baina denboraren poderioz, betirako desagertzeko zorian dagoena, ingurumenarekiko ohiko modu errespetagarrian behintzat», diote antolatzaileek.
Aurten, erakusketa, solasaldia, kontzertua... ez dira faltako eta honetaz gain, familiei zuzendutako gazta kata gidatua, ardiei ilea mozteko erakustaldia eta herri bazkaria ere izango ditugu, egitaraua borobilduz.
Ekintzak
Goizeko 11:30etan inauguratuko da aurtengo Baserri Eguna, Iñaki Vergarak eta Ion Orzaiz-ek Artzaina erakusketa zabalduko dutelarik. Iñaki Vergara argazkilariaren 60 irudien bitartez eta Ion Orzaiz kazetariaren testuen bitartez, tradiziozko artzainaren bizitzara hurbilduko gara: transhumantzia, mendiko egunerokotasuna, gazta egitea eta erditzeen garaia. Jarraian, 'Artzantza Euskal Herrian', Fermin Leizaolaren solasaldi-bisita hasiko da. Artzantzaren ohituraren inguruko ibilbidea izango da hau, heztearen hastapenetik, artzain eraikuntzak, transhumantzia motak, larreratzen diren animaliak, artzain produktuak, sinesmenak eta babes elementuak azalduko dizkigularik.
Fermin Leizaola ezaguna da Ezkio-Itsason, txango ugarietan gida lanak egin izan dituelako, besteak beste. Donostiar etnografoa da Leizaola, Aranzadiko etnografia-saileko zuzendaria eta Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea; Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoa proiektuaren koordinatzailea ere.
Bitartean, 12:30etan hasita, Idiazabal gaztaren kata gidatua izango dugu, Igor Zeberioren eskutik, familiko kide guztiek parte hartzeko aukera izango dutelarik. Honetan lau Idiazabal gazta ezberdin dastatu eta gazta bakoitzaren ezaugarriak bereizten ikasteko aukera eskainiko da: itxura, azala, kolorea, begiak, usaia, egitura, zaporea eta arragustua.
Ekintza, Ordiziako D'Elikatuz Zentroarekin eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroarekin elkarlanean aurrera eramango da. Parte hartzeko izena aldez aurretik eman: igartubeiti@gipuzkoa.net-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan. Kata amaitu eta guraizaz eta makinaz ardiei ilea mozteko erakustaldia izango da Igartubeitin. Jose Etxezarreta artzainak sei ardiei ilea moztuko die guraizaz eta makinaz.
Arratsaldeko 14:30ean, gosea gainean, menu berezia izango duen bazkari herrikoia hasiko da: artzain ogi mamiak, arkumea, mamia eta gazta izango ditugu. Menua 5 euroko prezioa izango du; umeentzako 3 euron truke. Bazkaltzen amaitu eta arratsaldeko 16:00etan Mixel Etxekopart-en kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da, honekin aurtengo Baserri Egunari agur esanez
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.