Borrar
Galdona kanpineko zelaietan jokatuko da bihar 680 kiloko sokatira txapelketako finala.
Lur gaineko sokatira txapelketako finala Galdonan jokatuko da bihar
MUTRIKU

Lur gaineko sokatira txapelketako finala Galdonan jokatuko da bihar

Zazpi taldek parte hartuko dute 680 kiloko kategorian

GORRITIBEREA

Viernes, 23 de mayo 2014, 00:08

Asteburuan izango diren kirol ospakizun guztien artean, sokatirak ere bere lekua izango du, izan ere lur gaineko sokatira txapelketako finala jokatuko baita 680 kiloko kategorian. Tiraldiak Galdona kanpineko zelaietan izango dira arratsaldeko 5:30etik aurrera, eta guztira zazpi taldek parte hartuko dute; Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri A, Goiherri B, Ibarra eta Mutriku.

Aurtengoan badira nobedade oso interesagarriak, izan ere, talde guztietan emakumeak izango baitira. Bestalde, talde bakoitzeko zortzi tiralari izaten direnez gero, pisua egokitzeko ere baliagarria gertatu zaie era mistoan jokatzeko ahalmena. Talde guztien pisaketa arratsaldeko 3:30etik 4:30ak bitartean izango da, beraz jai giroa ziurtatua dago Galdona aldera jotzen dutenentzat.

Ahalegina gazteekin

Bestalde aipatu, Mutrikuko Sokatira Taldeak ahalegin berezi bat egiten diharduela gaztetxoen artean herri kirolekiko jarduera sustraitu dadin, horren lekukoa izan zen joan zen urteko Malen jaietan egin zuten agerpena, edo eta pasa den larunbatean burutu zuten erakusketa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lur gaineko sokatira txapelketako finala Galdonan jokatuko da bihar