

Secciones
Servicios
Destacamos
ION FERNANDEZ
Viernes, 30 de enero 2015, 00:14
Udalean hondakinaren gaiarekin kezkatuta daude. Hori dela eta, Debako Udalbatzak aho batez onartu zuen Hondakinen bilketa sistema aldatu beharra dagoela %60ko birziklatze tasa lortuko duen sistema bat ezarriaz. Helburu hau lortzeko prozesu bat egingo da eta datorren martxoaren 29an herri galdeketa burutuko da, bizilagunei gai honen inguruan informazio zeha-tza eman ondoren.
Otsailaren 3, 5 eta 6.
Egungo hondakinen egoera eta bilketa sistema aztertzeko saioak izango dira. Hilaren 3an saioa Deban egingo da, 5ean sortzaile berezie-kin eta 6an Itziarren.
Otsailaren 18 Mahai-ingurua.
Hondakin bilketa sistema desberdinak aurkeztuko dira gonbidatu desberdinen eskutik.
Otsailaren 24, 26 eta 27.
Hondakin bilketa sistemak aztertuko dituzte. Sistema desberdinen indarguneak eta ahulguneak aztertuta aukera desberdinak ikusiko dituzte eta herrirako ezaugarri egokienak zeintzuk diren hausnartuko dira. Hilaren 24an Deban, 26an, sortzaile bereziekin eta 27an, Itziarren.
Martxoaren zehar.
Informazio saio ezberdinak antolatuko dira herri galdeketaren xehetasunak eta bilketarako erabakigai egongo diren aukera ezberdinen informazioa emateko
.
Martxoaren 29an.
Herri galdeketa.
«Hondakinak nahasita jasotzeko garaia bukatu dela ulertzen dugu eta birziklatze sistema hobetzea denon ardura izan behar du», adierazten dute Udaletik. Azken urteetan hondakinen kudeaketa egokiagoa martxan jartzeko konpromisoa hartu zuen Udalak eta pausoak eman ditu honen baitan: tupperwareak, material berrerabiliak, konpostajea, kontzientziazio kanpaina edo hi-tzaldiak. «Gaur egun herritarrok sortzen ditugun hondakinen %25 jasotzen da sailkatuta. Datu hauek ikusita, esan dezakegu asko daukagula hobetzeko», eta norabide horretan Debako Udalak hondakinen sailkatze tasa %60ra igotzea jarri du helburu bezala. Debarako bilketa sistema berria zein izango den erabakitzeko herritarrekin partaide-tza prozesu bat abian jartzea ere adostu zuten alderdiek. Prozesu hau herritarrei informazioa eskaini, hausnartu eta proposamenak egiteko sustatuko dute.
Debako Udaleko osoko bilkurak prozesuaren buruan herri galdeketa bat egitea adostu zuen, herritarrak izan daitezen partaidetza prozesuaren ondoren, helburua lortuko duen hondakin bilketa sistema aukeratuko dutenak. Prozesu hau mar-txan jartzea eta prozesuaren kudeaketaz arduratzeko Hondakinen Ba-tzorde bat sortu da, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiekin: Alternatiba eraikitzen, EAJ-PNV, EA, Independienteak, Ezker Anitza, Aralar eta Itziar Herria Sortzen.
Prozesu honen izenburua 'Denon artean %60ra! Hobetzera goaz!' da. «Horixe da lortu nahi duguna, gutxienez %60ko birziklatze tasara iristea Deban, bilketa sistemaren hobetzea izanik, eta bilketa sistema hau denon artean eztabaidatu eta erabakia izatea», azpimarratzen dute udaletxetik.
Datorren otsailaren 3an hasiko da herritarrekin prozesua, gaur egun Deban hondakinen bilketa sistema nola egiten den ezagutuz eta egungo egoeraren azterketa bat eginez. Otsailean zehar hainbat saio eta eztabaida gune irekiko dira herritarrekin, eta martxoaren 29an herri galdeketa batekin bukatuko da prozesua, «bertan erabakiko dugularik zein bilketa sistema nahi dugun Deban».
«Prozesu honetan egingo dugun gogoeta eta sorkuntza lanaren ondorioz erabakiko dira herri galdeketan egongo diren aukerak. Denon iritziak balio du, aukeratu dezagun guztion artean egokiena izango den hondakin bilketa sistema», esaten dute Udaletik. Era berean, «prozesu honetan gaur egun Debako hondakinen egoera eta bilketa sistema ezagutu eta eztabaidatuko dira, bilketa sistema eta aukera desberdinak ezagutu eta aztertuko dira eta bilketa sistema berriak izan behar dituen ezaugarriak proposatuko dira».
Prozesu honetan Deban eta Itziarren egingo dira saio irekiak. Era berean, hondakin sortzaile bereziak diren herritar eta eragileei zuzenduta saioak burutuko dira. «Talde honen barruan sartzen ditugu, enpresak, jantokiak, merkatalguneak, taberna eta jatetxeak, elkarte gastronomikoak, eskola, zahar egoitza», aipatzen du Udalak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.