Borrar

Debarrek hiru egun izango dituzte hondakin sistemaren herri galdeketan bozkatzeko

16 urtetik gorako bizilagunek aukera izango dute gaur, bihar eta igandean bozkatzeko

ION FERNÁNDEZ

Jueves, 26 de marzo 2015, 00:14

Udalak igande honetan herri galdeketa antolatu du bizilagunek hondakin bilketa sistema bat aukera dezaten. Nahiz eta egun horretan izan, beste bi egunetan aukera edukiko dituzte herritarrek euren bozkak emateko, zehazki gaur eta bihar. Ekimen honetan 16 urtetik gorako debar guztiek parte hartuko dute.

Herri galdeketa igandean izango da, baina aldez aurretik botoa emateko aukera izango da. Gaur eta bihar udaletxean egin daiteke 9:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Itziarren botoa ematen dutenek ere bi jardunaldi hauek dituzte euren ideia emateko, leku berean. Herri galdeketaren eguna igandean izango da. Egun honetan, udaletxea eta Itziarko Apaiz Etxea irekita egongo dira 9:00etatik 20:00etara. Hiru egunetan, pertsona bakoi-tzak bere identifikazio agiria aurkeztu beharko du.

Aztikerreko dinamizatzaileek galdeketan joango diren bi sistemen ezaugarriak, herri galdeketaren xehetasunak azaldu eta herritarrek egindako galderak erantzun zituzten joan den astean antolatutako saio informatiboetan. Hauetaz gain informazio txosten bat zabaldu da etxe guztietara herri galdeketarako beharrezkoa den informazio guztia helarazteko.

Udalak gutxienez %60eko birziklatze tasara iristsi nahi du Deban eta horrela adierazi du azken hilabete eta asteetan martxan egon den prozesuan zehar. «Gaur egun herritarrok sortzen ditugun hondakinen %25a jasotzen da sailkatuta. Datu hauek ikusita, esan dezakegu asko daukagula hobetzeko, eta norabide horretan Udalak hondakinen sailkatze tasa %60ra igotzea jarri du helburu bezala», azaltzen du.

«Aldaketa hau guztion artean ematea eta erabakitzea oinarrizkoa ulertzen dugu», honegatik Debako Udaleko osoko bilkurak herritarrekin eztabaidatu eta erabakiak hartzeko partaidetza prozesu bat abiatzea erabaki zuen. Prozesu hau bukatzeko herri galdeketa bat burutuko guztion artean sistema erabakitzeko.

«Aukera ezazu Debarako hondakinak biltzeko sistema / Elije el sistema para la recogida de residuos en Deba». Hau izango da debarrek erantzun beharko duten galdera martxoaren 29an zaborraren inguruan egingo den herri galdeketan. Eta bi eran-tzun posible izango dituzte: «bilketa sistema mistoa ala txartel-txipdun edukiontzi bidezko sistema». Herritarrekin egindako prozesuaren ondorio bi hauek proposatu dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Debarrek hiru egun izango dituzte hondakin sistemaren herri galdeketan bozkatzeko