

Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN MARI ZUBIAURRE
Viernes, 23 de mayo 2014, 00:07
Duela bi larunbat, Getariako hiri hondakinen karakterizazioa egin zen. Ekintza honen asmoa, Getariako zabor ontzietan (edukiontzi berdeetan), zein motatako hondakinak eta zein kopurutan dauden aztertzen da. Errefusa jasotzeko bi edukiontziren karakterizazioa egin zen frontoian, bata landa eremukoa eta bestea kalekoa.
Helburu nagusia da herritarren arreta eta jakinmina piztea eta ikustea errefusaren edukiontzi horietan zer nolako hondakinak botatzen ditugun eta horietatik zeintzuk eta zenbat diren prebenitu edo birziklatu daitezkeenak. Horretarako, bi kontainer berdeetako zabor guztia mahai gaineratu eta sailkatu ondoren, atal bakoitza pisatu eta dagokion tokira eramaten da.
Bi kontainerretan zegoen zabor kopurua 181 kg zen eta hauetatik 153 kg hondakin birziklagarriak ziren. Beraz, %84a birziklagarria zen eta, zorionez, birziklatu egingo da oraingoan. Datuak hauek dira, organikoa 109 kg (%60), ontzi arinak 22 kg (%12), beira 6 kg (%3), papera 16 kg (%9) eta errefusa 28 kg (%16).
Zero Zaborreko kideen esanetan, «jakinekoa da kontainer berde aho zabal horiek dena tragatzen dutela, zulo beltz erraldoiak bailiran. Eta 'zulo' hauek tapatzen ez ditugun bitartean, Getariako birziklapen datuak nekez hobetuko dira.Datu hauek argi erakusten digute Getariako hiritarrok oraindik asko dugula egiteko hondakinen sailkatzeari dagokionean, nahiz eta denok, aho handiarekin, birziklatzen dugula esan. Baina udal agintariak ere badute zer hobetua. Ez da inolaz ere onargarria hainbat kontainer berde jartzea gure kaleetan. Modu horretan, birziklatu nahi ez dutenei erraztasunak ematen zaizkie. Bestalde, Getariako ostalariei esan nahi diegu,arduraz har dezatela hondakinak sailkatzeko bete beharra eta kalitatearen Q-a ezin dela ulertu hondakinen kudeaketa zuzena egiten ez bada, are gehiago,hondakinen sailkatzea balio erantsi bat bezala uler dezatela goi mailako ostalari-tza izateko bidean eta bestela begiratu Basque Culinary Centerri».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.