Borrar
Artzapetxotx. Sagardo gozoa eztarria bustitzeko frontoian.
Euskal Jaian zerua ilun bihotza alai

Euskal Jaian zerua ilun bihotza alai

Eguraldiak ez zituen getariarrak beldurtu eta baserritar jantziak kalean izan ziren egunean zehar. Goiz eta arratsalde giro onean igaro zituzten herritar eta bisitariak

JUAN MARI ZUBIAURRE

Domingo, 1 de junio 2014, 01:40

Maiatzeko azken egunak eguraldi goibela ekarri bazuen ere, Euskal Jai egunean getariarrak ez ziren beldurtu eta kalera atera ziren egun berezi hau ospatzera. Goizena goizetik kaleak txistu eta trikitien doinuekin alaitzen joan ziren eta noiz behinka aterkiak atera beharrean izan baziren ere honek ez zuen inoiz jai giroa makaldu.

Goiz osoan frontoia azoka eta bertako produktuen dastaketa izan zen eta bereziki eguerdi aldera jendea hurbiltzen joan zen bertara. Han aurkitzen ziren baita Artzapeko kideak, ordenagailu zaharra baztertu eta berri bat ekartzeko asmoarekin txotxean eztarria bustitzera gonbidatzen zuten sagardo freskoarekin.

Abere bitxiak gaztetxoenen begiak zabal zabal utzi zituzten, arrakasta izan zuten Harritarteko animaliak. Eguerdian dantzarako aukera zabaldu eta dantzarien erantzuna ere ona izan zen.

Bi txapelketa

Lehenengoa bazkal aurretik plazan egin zen, irrintzien lehiaketa. Gaztetxo asko eta helduen maila oso ona izan zituen lehiak. Azkenena gaztetxoen artean Aimar Iraola eta helduetan Maider Urbieta izan ziren garaile.

Arratsaldean, Katraponan egin ezean Berdura Plazara pasa zen Getariako XV. Ttrikitilari Gazteen Txapelketa. Erabaki zuzena zeren euririk ez baino haize zakarra izan zen. Kanporaketa egin bezain laster, 6 bikote onenak lehian izan ziren eta irabazle Eneritz Aulestia zarauztarra eta Julen Alonso oriotarra. Txapelaz gain 250 euroko ordainsaria jaso zuten eskualdeko bikoteak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Jaian zerua ilun bihotza alai