Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Sábado, 7 de junio 2014, 00:06
'Zarautz: birziklatu, zalantzarik gabe' kanpainaren baitan kontzientziazio ekitaldi bat egingo da gaur goizeko 11:30etik eguerdiko 14:00etara Musika plazan.
Errefusa jasotzen duen edukiontzi baten edukia lurrera irauliko da. Bertatik, hiru adituek zabor poltsak hartuko dituzte eta bakoitzak bere mahaian karakterizazioarekin hasiko da hurrengo atalak jorratuz: 1) hondakinak gaika bereiziz; 2) familia berdineko hondakinak multzoka ipini; 3) multzo esanguratsu pilatzen denean kuboetan sartu eta pisatu; 4) kuboetan dagoena dagokion poltsa handietara (Big bag) bota. Poltsa handi hauetan zaborra botatzeko 5 koloretan bereiztuko dira.
Hiru hezitzaileetatik batek saioari buruzko aurkezpena egingo du eta jendearen zalantzak argituko ditu. Horretarako buruko mikrofonoa eramango du musika ekipoa erabiliz. Saioa hiru ordutako iraupena izango duela aurreikusten da ordu erdiro gaika bildutakoaren berri emango delarik, hau da, bertan egongo den kontagailu gisa erabiliko den kartelean apuntatzen joango dira lortutako emaitzak. Aurkezleek zaborrarekin jarduteko arropa aproposa eramango dute: buzoa txanoarekin, esku-larruak, mozorroa eta botak.
Saioaren berri emango duen bideo labur bat grabatuko da (2-3 minutu). Gainera, egindako ekintzaren inguruan datuak aterako dira eta hauen emaitzak ezagutzera emango duten bi panel informatzaile egingo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.