Secciones
Servicios
Destacamos
K. ARRIZABALAGA
Viernes, 20 de junio 2014, 01:11
Datorren ekainak 30ean, astelehena, Zestoan, hondakinen bilketarako sistema komunitarioa martxan jarriko da.
Pasa den urteko abenduan adostu zuten Zestoako Bildu eta EAJk, herrian hondakinak biltzeko sistema komunitarioa martxan jartzeko akordioa lortu zenetik gaur arte, Zestoako Udala eta Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitatea prestatze-lanetan aritu dira sistema honek dakartzan aldaketak herritarrei ezagutzera emateko: Horrela, besteak beste, Udaletxean, Hondakinen Informazio Bulegoa zabaldu zen eta bertan, astelehenetik ostiralera, Mankomunitateko hezitzaileak egoten dira herritarren zalantzak eta galderak erantzuteko; Auzoz auzo herritarrekin bilerak egin dira hondakinak biltzeko sistema komunitarioaren funtzionamendua azaltze- ko, beraien ekarpenak jasotzeko eta zalantzak argitzeko; Merkatariekin ere bilerak egin dra funtzionamendua azaltzeaz gain, sistema berri hau beraien beharretara egokitzeko, eta abar. Era berean, herriko ikastetxe eta adineko egoitzetan formakuntza tailerrak egin dira hondakinak era egokian sailkatzeko eta herri ikastetxeko neska-mutilek formakuntzaz gain, kalean ipiniko diren edukiontziak apaintzen aritu ziren 'Zestoan Garbi' kanpainako tximeletarekin.
Sistema berria
Datorren ekainak 30ean martxan jarriko den bilketa sistema komunitarioaren funtzionamendua ondorengoa izango da: Bi eremu bereiziko dira herrian; batetik, Zestoa kaskoa, Iraeta eta Arroa Behea eta, bestetik, landa eremua eta gainontzeko auzoak. Lehenengoan, hau da, Zestoa kaskoan, Iraetan eta Arroa
Behean, egunero etxeko atarietan jarri eta kenduko diren edukiontzietan botako dira hondakinak. Hondakinak botatzeko ordutegia arratsaldeko 20:00etatik 22:00etaraizango da eta egun bakoitzean bota beharrekoa ondorengoa izango da: Astelehenetan ontzi arinak, asteartetan material organikoa, asteazkenetan errefusa, ostegunetan ontzi arinak, ostiraletan material organikoa, larunbatetan ez da bilketarik egingo eta igandetan material organikoa
Pardelak botatzeko beharra duenak ere egunero bota ahal izango ditu, kalean jarriko diren edukiontzietan (aurrez, Hondakinen Informazio Bulegoan izena eman beharra dago ). Beira eta papera eta kartoia, aldiz, orain arte bezala jasoko dira, edukiontzi finkoen bidez. Landa eremuan nahiz gainontzeko auzoetan ekarpen guneak jarri dira gaikako bilketa egiteko. Herritarrek jada badute dagokien ekarpen gunera sartzeko giltza edo txartela. Ekarpen gune bakoitzean, organikorako izan ezik, beste hondakin mota guztiak botatzeko edukiontziak daude. Organikoa, eskualdeko herri txikietan lez, auzo-konposta edo auto-konposta bidez kudeatuko dute zestoarrek.
Salbuespenetarako Larrialdi Gunea kokatu da herrigunean eta erabili beharra duenak aurrez Hondakinen Informazio Bulegora joan beharko du Larrialdi Gunera sartzeko giltza edo txartelaren bila eta, ondoren, ezinbestekoa izango da txartela bueltatzea.
KITa jasotzeko egunak
Ekainak 24, asteartea: Goizean, 12:00etatik 13:00etara Arroa Beheko elkartean. Arratsaldez, 18:00etatik 19:00etara Iraetako elkartean. Ekainak 25,asteazkena: Goizean, 12:00etatik 13:00etara Iraetako elkartean. Arratsaldez, 18:00etatik 19:00etara Arroa Beheko elkartean. Ekainak 26 eta 27 Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean Hondakinen Informazio Bulegoan (udaletxeko behe-solairuan).
Edozein galdera edo zalantza argitzeko herritarrak Hondakinen Informazio Bulegora joan daitezke eta bertan Mankomunitateko bi hezitzaileek beharrezko argibideak emango dizkiete herritarrei. Harremanetarako telefonoa: 943-147010. Ordutegia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, goizez, 9:00tatik 13:00etara. Astearte eta ostegunetan, goiz eta arratsalde, 9:00tatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.