

Secciones
Servicios
Destacamos
J.A.
Viernes, 20 de junio 2014, 01:11
Udala gaur hasiko da errefusa ateratzeko ontzi grisak banatzen.Bando bidez jakinarazi dutenez ontzi berri hau jasotzeko aukera desberdinak izango dira egun eta leku desberdinetan. Herritarren bizilekura gerturatu nahian, banaketa postuak auzoetan jarriko dira. Norberak bere helbidea eman eta ontzia trukean jasoko du.
Gaur Oiardo kiroldegian izango da horretarako aukera 18:00etatik 20:00etara eta bihar ere bai goizeko 10:00etatik 13:00etara. Asteazkenean Santuenean auzo elkarteko lokalean 18:00etatik 20:00etara eta ostegunean Aginagako eliza zaharrean ordu tarte berean, Amaitzeko, berriz ere Oiardo kiroldegian eskuratu ahal izango dira ontzi hauek ekainaren 27an eta 28an.
Izan ere, laster, igande goizetan erreusa ontzi grisetan atera beharko dute usurbildarrek. Udalak aldaketa berria egingo du, hondakinen sortzez besteko ordainketa sistema berria ezarriko du eta horretarako ontzi grisa erabiltzen hasi beharko da.
Hemendik aurrera, hondakinen bilketagatik ordaindu beharreko tasa bitan zatituko da: zati finkoa, denek berdin ordaindu beharreko kopurua. eta zati aldakorra,erreusa etxe atarira ateratzen dugun aldi kopuruaren arabera kalkulatuko dena.
Erreusaren bilketari eragingo dio aldaketa honek. Aurrerantzean, organikoarentzako dugun antzeko ontzian atera beharko da erreusa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.