Borrar
Urgente Las diez noticias clave de la jornada
Hainbat herritarrek jaso dute jada kit-a udaletxe azpian dagoen gunean.
Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitarioari hasiera emateko ekitaldia

Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitarioari hasiera emateko ekitaldia

Gaur azken eguna izango da etxerako kit-a jasotzeko

K. ARRIZABALAGA

Viernes, 27 de junio 2014, 00:10

Datorren astelehenean, ekainak 30, Zestoan arratsaldeko 19:30ean hondakinen bilketa sistema komunitarioari hasiera emateko ekitaldia antolatu du Zestoako Udalak. Udaletxe azpiko arkupeetan lunch-a izango da eta, aldi berean, haur eta nerabeentzako material birziklagarri eta berrerabilgarriekin eskulan-tailerrak egingo dira.

Zestoako Udalak deialdia egin nahi die herritarrei gaikako bilketa sistemaren hasierako ekitaldira gerturatzeko. Bertan izango dira udal ordezkariez gain, Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateko ordezkariak eta Iñaki Errazkin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua.

Sistema berria

Datorren ekainak 30ean martxan jarriko den bilketa sistema komunitarioan bi eremu bereiziko dira herrian; batetik, Zestoa kaskoa, Iraeta eta Arroa Behea eta, bestetik, landa eremua eta gainontzeko auzoak. Lehenengoan, hau da, Zestoa kaskoan, Iraetan eta Arroa

Behean, egunero etxeko atarietan jarri eta kenduko diren edukiontzietan botako dira hondakinak. Hondakinak botatzeko ordutegia arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara izango da eta egun bakoitzean bota beharrekoa ondorengoa izango da: Astelehenetan ontzi arinak, asteartetan material organikoa, asteazkenetan errefusa, ostegunetan ontzi arinak, ostiraletan material organikoa, larunbatetan ez da bilketarik egingo eta igandetan material organikoa.

Pardelak botatzeko beharra duenak ere egunero bota ahal izango ditu, kalean jarriko diren edukiontzietan (aurrez, Hondakinen Informazio Bulegoan izena eman beharra dago ). Beira eta papera eta kartoia, aldiz, orain arte bezala jasoko dira, edukiontzi finkoen bidez. Landa eremuan nahiz gainontzeko auzoetan ekarpen guneak jarri dira gaikako bilketa egiteko. Herritarrek jada badute dagokien ekarpen gunera sartzeko giltza edo txartela. Ekarpen gune bakoitzean, organikorako izan ezik, beste hondakin mota guztiak botatzeko edukion-tziak daude. Organikoa, eskualdeko herri txikietan lez, auzokonposta edo auto-konposta bidez kudeatuko dute zestoarrek. Salbuespenetarako Larrialdi Gunea kokatu da herrigunean eta erabili beharra duenak aurrez Hondakinen Informazio Bulegora joan beharko du Larrialdi Gunera sartzeko giltza edo txartelaren bila eta, ondoren, ezinbestekoa izango da txartela bueltatzea.

Bestetik, gaur, etxerako KITa jasotzeko azken eguna izango da. Udaletxe azpiko arkupeetan 9:00etatik 20:00etara egongo dira Mankomunitateko hezitzaileak KITak bana-tzen. Etxerako jaso beharreko KITak dituen elementuak: poltsa konpost-garriak, Zer-Non Hiztegia eta etxerako iman magnetikoa, Zestoan egingo den bilketarako egutegi eta ordutegiarekin.

Iraetan umeen eguna

Gaur, 16:00etan hasita, umeentzako hamaika jolas gune jarriko dituzte Iraetan, futbol zelai inguruan, hauen gozamenerako. Horrela, besteak beste, puzgarriak, jolas txapa tailerra, kart zirkuitua, ludoteka, eta abar izango dira bertaratzen diren gaztetxoentzat.

Pelikuletako musika

Gaur, Zestoako musika bandak pelikuletako soinu bandez osatutako kontzertua eskainiko du plazan, gaueko 22:30ean hasita. Musika jotzen ari diren bitartean filma horietako irudiak botako dira aurrean izango duten pantailan.

Pilota finalak

Gaur jokatuko dira Emakumezkoen pala txapelketako eta Txoko txapelketaren finalak. Emakumeena 17:00etan hasiko da eta ondoren, 18:45etan, Txokokoa hasiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitarioari hasiera emateko ekitaldia