

Secciones
Servicios
Destacamos
JOAQUÍN SUDUPE
Domingo, 29 de junio 2014, 00:32
Herriko hondakinen bilketan egingo den aldaketaren aurrean «zenbaitek sortu duten zalapartaren ondorioz», Azkoitia Baik beharrezkoa ikusten zuen aldaketa hauen zergatia herritarren aurrean azaltzea. Horretarako herritar guztiak gonbidatu zituzten ostiralean, Elkarguneko areto nagusian, egin zuten batzar irekira. Bertan, Azkoitia Baiko kideak azalpenak eman zituzten.
Legealdi honetan gehien jorratu den gaia dela adierazi zuten eta bi urteko ibilbidea laburbildu zuten. Azkoitia Baiko kideek azaldu zutenez, 2012an Bilduk Azkoitia Bairi bilera eskatu zion atez atekoaren alde onak aurkeztuz, eta ezarri behar zela adieraziz. «Guk ezezkoa eman genien, gure programan gai hau herri galdeketa bitartez onartzea jasotzen geneukalako».
«Udaletxeko alderdi politiko guztiok ados geunden egungo sistemak ez dituela emaitza onak lortu (2009an ezarri zen 5. edukiontzia eta bakarrik %28tik %32ra igo da birziklapen tasa) eta 2013ko martxoan bilketa sistema berria erabakitzeko parte hartze prozesua martxan ipini zuen Udalak. Prozesu interesgarri eta mamitsua, adituen hitzaldiekin eta herritar guztiei irekia. Gur ustez Azkoitian inoiz egin den parte hartze prozesu serio eta interesgarriena» azpimarratu zuten .
Atez atekoaren aurkako plataformak ez zuen parte hartu prozesuan eta 3.547 sinadura aurkeztu zituzten atez atekoaren aurka. «Bilera eskatu genien eta gure bozeramailea plataformako ordezkari batekin bildu zen».
Azkoitia Baiko kideek esan zutenez, «parte-hartze prozesu honen ondorioz Udalak 2013ko uztailean ia aho batez (17 zinegotzik 16ren baiezkoarekin eta PSE-ren absten-tzioarekin) bilketa sistema berriak helburu hauek bete beharko dituela onartu genuen: birziklatzea derrigorrezkoa da, ez da aukera, gutxienez %70eko birziklapen tasa eta errefusari atea itxiko dion eredua».
Eredu desberdinen azterketa tekniko eta ekonomikoen ondoren, bigarren fase bati ekin ziotela esan zuten «udal talde politiko guztiek, Zero Zabor eta PaP-aren aurkako plataforma gonbidatuz. Plataformak berriro parte ez hartzea erabaki zuen», eta bigarren fase honetako lehen bileran «PNV-k Legazpin emaitza onak lortzen ari zirela adierazi zuen. Hori horrela izanik, ulertu genuen erdibideko aukera denok onartzeko modukoa izango zela. Azkenean edukiontzien sistema mantendu eta errefusa zintzilikarioen bitartez jasotzea onartu genuen Bildu, Azkoitia Bai eta Zero Zaborrek. PNV eta PSE-k ezezkoa eman zioten».
Herrian zabaltzen ari den «hainbat zurrumurru argitu nahian» zera adierazi zuten: «Eredu berria ez da gaur egungoa baino sei aldiz garestiagoa eta gainera espero diren emai-tzak lortzen badira merkeago izango omen da. Ez da inoren intimitatea urratuko eta onartu dugun eredua Ormaiztegin dagoeneko mar-txan dago, emaitza ikusgarriekin: %83ko birziklapen tasa».
Azkoitia Baiko kideek zioten ostiralean «uztail erdian material banaketa egingo da (txipa, errefusarentzat edukiontzia, liburuxka.)» eta uztailaren 22an lehen aldiz errefusa txintxilikarioren bitartez jasoko dela ere esan zuten, eta «irailean jarraipen mahaia bilduko dela emai-tzak aztertu eta hobekuntzak egiteko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.