Borrar
Mendizabal.
Zestoako EAJ-PNVk «kezka» agertu du harrobian koka daitekeen hondakin geldoen zabortegi berri baten aurrean

Zestoako EAJ-PNVk «kezka» agertu du harrobian koka daitekeen hondakin geldoen zabortegi berri baten aurrean

K. ARRIZABALAGA

Jueves, 9 de octubre 2014, 00:07

Irailaren 25ean burutu zen udal batzarrean, Bilduk ez zuen onartu EAJ-PNVk aurkeztu zuen mozioa, non eta «Zestoa hondakin geldoen zabortegirik gabeko udalerria izendatzeko» eskatzen zuen. Bilduk, ezetza arrazoitzeko unean zioen, «momentuz behintzat ez dagoela inongo berririk gai honen inguruan, eta noiz edo noiz informaziorik izanez gero, hau, berehala zabalduko zitzaiela zinegotzi guztiei». Horrez gain, beste zenbait arrazoirekin batera, «herri guztiek horrelako proposamenak onartuko bazituzten berriro ere errauskailuen beharraz hitz egin beharko zela, eta horren aurka dagoela Udala, arrazoitu zuen honek» esan zuten Bildukoek.

Horrela, mozio honen inguruan, Zestoako EAJ alderdiak aditzera eman du «Zestoako EAJ-PNVren udal taldeak bere kezka serioa agertu du azken udal osoko bilkuran, jeltzaleek, 'hondakin geldoen zabortegirik gabeko udalerria' izendatzeko aurkeztutako mozioari Bilduk ezetza emateagatik».

«Ateak zabaltzen dizkio»

Udal talde jeltzalearen buru den Joxe Mendizabalek dioenez «Bilduk, zabortegirik gabeko udalerria izendatzeari ezetza eman ondoren, diputazioari gure herriko ateak zabal zabalik uzten dizkio gure udalerriko gunean, harrobian, edo foru aldundiari egoki iruditzen zaion toki batean hondakin geldoen edo 'inertes' deritzotenak botatzeko zabortegi berri bat irekitzeko».

Jarraian, «Zestoako udal plenoetan makina bat alditan Zestoari ez dagozkion hainbat eta hainbat mozio ezberdin eztabaidatu eta onartzen direla eta justu, bete betean zestoar herritarron interesen aldeko baliagarria izan daitekeen mozio argi bati ezetza eman dio udal plenoak» adierazi du. Azkenik «ez dugu ulertzen, jarraitu du, zergatik egon behar dugun informazio gehiagoren zain, alkateak dion bezala, gure ezetza ozenki aldarrikatzeko, are gehiago behin eta berriro diputaziotik ari direnean esaten dauden zabortegiak ixteko asmoa dutela eta geldoen zabortegi berriak beharko direla; zeren zain dago alkatea esateko eta onartzeko Zestoak ez duela izan nahi ez hondakin geldo eta ezta ere inolako hondakinen zabortegi berriaren kokagune bilakatzerik?» galdetu du bozeramaile jeltzaleak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zestoako EAJ-PNVk «kezka» agertu du harrobian koka daitekeen hondakin geldoen zabortegi berri baten aurrean