Borrar
Konposta edo ongarria tamizatu egiten dute, kalitatea hobetzeko. Emakumeak nagusi ziren atzokoan ere.
Konposta auzolanean eginez eta zainduz Zestoan

Konposta auzolanean eginez eta zainduz Zestoan

Auzolanean hustu dute berriro Zubimusuko konposta gunea

K. ARRIZAABALAGA

Viernes, 10 de octubre 2014, 00:25

Zestoan hainbat konposta gune badaude ere (auzoetan, beste gune batzuetan, norbanako ugari, abar) agian nabarmenena eta ikurra dena Zubimusu auzunean kokatzen dena izango da. Bertan 35 familiak botatzen dute zabor organikoa, gero hau konposta edo ongarria bihurtu dadin, eta atzo ikusi genuen bezala konpromisoa eskatzen du jarrera honek.

Konpromisoa, zaborra bertara botatzeko orduan, ondo bota behar baita, 'lehorrarekin' nahastuz eta abar. Eta konpromisoa ere edukion-tziak betetzen direnean, zabor organikoa ongarria bihurtu ostean, hauek hustu eta gunea txukun uzteko; horrela, atzo ere -orain 6-8 hilabete bezala- herritar talde hau han aritu zen jo ta ke, denak elkarrekin, konpost gunea txukuntzen, edukiontziak hustu eta ongarria tamizatzen.

Gero, ongarri hau Iraetako kale-baserriantzat izango da, han dauden 40 partzela horietan erabiltzeko. Hauek ziur eskertuko dutela atzoko auzolana.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Konposta auzolanean eginez eta zainduz Zestoan