Borrar

Birziklatzen ikasteko tailer irekiak antolatu dira herriko plazan

Lehen saioa atzo egin zen eta bigarrena gaur bertan egingo da, plazan jarri den karparen barruan

PPLL

Sábado, 11 de octubre 2014, 00:12

Azkenaldi honetan, Urola Kostako eskualdean birziklatzea sustatzeko kanpaina gauzatzen ari da. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Orioko Udalak antolatuta, Ecoembes enpresak tailer informatzaileak emango ditu.

Saioak herriko plazan dira. Lehena atzo ospatu zen (arratsaldez) eta bigarrena gaur, larunbata, izango da. Horretarako, karpa bat jarri dute plazan eta hainbat jarduera egingo dituzte, haur eta helduei zuzenduta eta helburu konkretu batzuk betetzeko: hondakinak birziklatzeko premia gizarteratzea; ahalegin horretan herritarren parte-hartzea bultzatzea; edukion-tzien erabilerari buruzko argibideak ematea...

Horretaz gain, zalantzak argi-tzen saiatuko dira: zer hondakin mota doan edukiontzi bakoitzean, nola bereizi behar diren hondakinak etxean. Gainera, berdegunearen garrantzia ere nabarmendu nahi dute antolatzaileek.

Beraz, zalantzaren bat daukanak, herriko plazara agertzea besterik ez du eta behar dituen azalpen guztiak emango zaizkio ongi birziklatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Birziklatzen ikasteko tailer irekiak antolatu dira herriko plazan