Secciones
Servicios
Destacamos
K. ARRIZABALAGA
Martes, 14 de octubre 2014, 00:31
Zestoako Osinbeltz harrobia aukeratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakin geldoak edo inerteak biltzeko. Atzo bildu ziren Udaleko bi alderdietako arduradunekin (Bildu eta PNV) Foru aldundiko ingurumen diputatua den Iñaki Errazkin eta GHK (Gipuzkoako hondakin Kudeaketa) lehendakaria, Ainhoa Intxaurrandieta, erabaki honen berri eman eta xehetasun guztiak azaltzeko.
«Ulertzekoa da herritarren urduritasuna eta kezka, baina argi utzi nahi diegu herritarrei Udalak oso zorrotz jokatuko duela gai honekin, eta harrobi zaharrean ez dela zaborrik botako baizik eta hondakin geldoa, inertea, usainik eta lixibarik sortzen ez duena» dio Leire Etxeberria Zestoako alkateak.
Etxeberriaren esanetan, «kontua da Zestoako harrobi zaharrean utziko den hondakina tratatutakoa izango dela aurrez Zubietako Biometanizazio plantan, hau da, lehenengo Gipuzkoako herrietan jasotzen den zaborra Zubietara emango da, han oxigenoa, gasa eta likidoa kenduko diote, bakteria guztiak hil, prentsatu eta orduan dena txikitu; horrela zabor hau inertea bihurtzen da eta ez da usteltzen, ez du usainik botatzen eta ez ditu inguruak kontaminatzen. Orduan, baldintza hauek guztiak betetzen dituenean, ekarriko da hondakin geldoa Zestoara harrobian bete lana egiteko». Hau dena horrela izango dela ziurtatzeko, Zestoako udalak langilea edo begiralea izango du Zubietako «biometanizazio» plantan, Zestoara datozen kamioiak ikuskatzeko eta dena ondo dagoela baieztatzeko; horrez gain, harrobian ere udaleko beste langile bat egongo Zubietatik datozen kamioiak behar bezalako hondakin geldoa dakartzatela ikusteko, eta baimena emateko. «Hau oso puntu garrantzitsua da guretzat -dio Etxeberriak- horrela Zestoako herriak zuzenean kontrolatuko baitu harrobian gordetzen dena baldintza guztiak betetzen dituela, eta ez duela ez usainik ez lixibarik sortuko».
«Argi dago horrelako gordelekuak kezka sortzen dutela, eta inork ez dituela nahi bere herrian, baina Zestoari tokatu zaionez ahal den eta onura gehienak lortzen saiatuko gara» dio Etxeberriak. Horrela, diru faltagatik aspaldiko urteetan kajoian gordeta zegoen «herritik harrira, Harritik herrira» proiektua gauzatzen saiatuko da udala, bete lana helburu honekin eginez eta azken helburu bezala harrobia berreskuratzeko asmoz ; horrez gain sei lanpostu sortuko dira, udalaren agindupean egongo direnak baina GHK-k ordainduko dituenak; eta azkenik, horrelakotan beti izaten den bezala, proiektu hau gauzatzeko orduan -hemendik 15 bat hilabetera gutxienez- diru kantitate garrantzitsua jasoko du udalak, eta baita ere gordetzen den tona bakoitzeko ere. Azkenik aipatu «egunean 6-7 kamioi inguru aurre ikusten dela izango direla harrobira etorriko direnak eta ondorioz gaur egun baino askoz kamioi kopuru gutxiago sartu eta irtengo direla Osinbeltz harrobitik» dio Etxeberriak.
Gaur herri batzarra
Gaur, 19:15ean herri batzar irekia izango da, kultur etxean, gai honen inguruan herritarrak informatzeko. Bertan izango dira azalpenak ematen Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurreta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.