Borrar
Zigilatuta. Edukiontzi berdeen inguruan egindako ekimena izango da gaurkoa.
Edukiontzi berdeen aurkako ekitaldia egingo dute

Edukiontzi berdeen aurkako ekitaldia egingo dute

Getaria Zero Zabor taldeak eguerdiko 13:00etan burutuko du

PPLL

Sábado, 18 de octubre 2014, 00:28

«Hondakinak nahasteak zaborra sortzen du, arazoa sortzen du», esaten dute Getaria zero zabor taldeko kideak eta herritarrei hausnarketa bat egitera gonbidatu nahi diete. Bereziki edukiontzi berdeen inguruan zera diote, «kontainer berde libreak hondakinak nahasten ditu. Kontainer horrek zaborra sor-tzeko besterik ez du balio, arazoa sortzeko besterik ez. Beraz, ba al dauka zentzurik diru publikoa zaborra sortzeko besterik balio ez duen bitarteko batean xahutzeak? Ba al dauka zentzurik guztion dirua arazoa sortzeko xahutzeak?». Euren esanetan, «esperientziak erakutsi digu kontainer libreak kentzen direnean gaikako bilketan igoera ikusgarria gertatzen dela eta zaborra izugarri murrizten dela. Beraz, kontainer berde deskontrolatua birzikla-tzera». Hau izango da gaurko ekimenaren mezu nagusia eta ekitaldi bat egingo dute eguerdiko 13:00etan. Zabor edukiontziari gerra aldarrikatuz, gerra ideologikoa eta hori irudikatzeko guda dantza bat sortu dute errugbian egiten duten modukoa, haka izenekoa eta hemen ( https://www.youtube.com/watch?v=KSKYnBVC7-Q) ikus daitekeena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Edukiontzi berdeen aurkako ekitaldia egingo dute