Borrar
Udal batza jendetsua izan zen, baina errespetuz aritu ziren parte hartu zuten guztiek.
Zestoako Udalak herritarrekin eskuz esku lan egingo duela iragarri du

Zestoako Udalak herritarrekin eskuz esku lan egingo duela iragarri du

Horretarako mahai bat osatzeko prest agertu da

K. ARRIZABALAGA

Domingo, 26 de octubre 2014, 01:31

Pasa den ostegunean ospatu zen udal batzarrean hainbat gai interesgarri jorratu ziren (hurrengo urteko zergak nola geldituko diren adibide) baina dudarik gabe gairik mamitsuena Osinbeltz harrobian jartzekoa diren inerteen gordelekuarena izan zen. Hainbat herritar bildu ziren bertan, sortu berri den herri plataformakoak tarteko, eta Iritzi kontrajarri asko egon edo entzun ziren herritarren artean, bertan egon ziren herritar askok hartu baitzuten parte han sortu zen debate antzeko honetan, baina beti errespetuz eta oso tonu onean esan ziren gauzak, eta gehiengo zabal batek informazio beharra zegoela azpimarratu zuten, informazio zehatza eta zuzena, independentea...

Bildu eta PNV-ren jarrerak

Alderdien aldetik berriz, biak ere (Bildu eta PNV) kritika zorrotza egin zioten Foru Aldundiari, gordelekuaren kokapenaren inguruko gaia nola jakinarazi zen moduagatik, instituzioen arteko errespetu falta iruditu bai zitzaien hau.

Bestalde, alderdi bakoitzak bere jarrera agertzeko orduan, EAJ-PNV-k mozio bat aurkeztu zuen non eta «Zestoako Udalari herrian hondakin geldoen biltegirik ez jartzeko jarrera garbia hartzeko eskatzen zion « beraien ustez Gipuzkoan beste leku egokiagorik badaudelako. Bildu-ko alkate eta zinegotziek bere aldetik zaborra azken urteetan iskanbila asko sortzen ari den gaia zela esan zuten, eta «guk egungo zabortegiak itxi nahi ditugu, errauskailuaren aurka gaude, eta Diputazioaren ereduaren alde gaude (ahal den gehien birziklatu, organikoa konpostatu, eta errestoa edo errefusa tratamendu planta batean berreskuratu eta biometanizazio bidez inertizatu, zabor geldoa edo inertea bilakatuz)».

Jarraian, udala informazioa jasotzen ari dela eta proiektu honen xehetasun guztiak ezagutu behar dituela azpimarratu zuen; horrez gain «Europan dauden antzeko biltegiak zuzenean ikusi eta bisitatu behar dira, bertan egon behar gara, jakin ahal izateko zer den Zestoako harrobira ekarri nahi den inertea (usainik duen ala ez, abar)» esan zuten. Jarraian, herritarrekin informazio guztia partekatuko dutela esan zuten, hainbat bilerak eginez, mahai bat osatzeko prest agertu ziren informazioa lortu eta aztertzeko, eta Diputazioari ez zaiola txeke zuri bat emango azpimarratu zuten, «gu politikoak izan aurretik herritarrak gara, hemen bizi gara, eta horregatik oso zorrotzak izango gara gai honekin» esan zuten.

Horren harira, sortu berri den herri plataformarekin elkarrekin lan egiteko prest agertu ziren.Horrez gain proiektu honek herriarentzat onurak dituela ere aipatu zuten, harrobia berreskuratuko baitzen, herritarrontzat gune bat bilakatu, lanpostuak sortu, diru iturri garrantzitsu bat izango dela udalarentzat, abar...» baina proiektu honek ez baldin bagaitu guztiz konbentzitzen eta herritarrentzat kaltegarria dela ikuste badugu aurrean izango gaituzte» azpimarratu zuten. PNV-k bere aldetik «berriro ere proiektu honi ez, ez eta ez, esaten diola» esan zuen, «hasieratik itxi behar zaizkiola ateak horrelako gai bati, eta informazio gehiagoren zain egon gabe egin behar dela hau» aldarrikatu zuten.

Bularreko minbizia, hitzaldia

Kattalin, bularreko eta ginekologiako minbizia duten Emakumeen Elkarteak antolatuta Hitzaldia izango da datorren asteartean, urriak 28, uidaletxeko aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Donostiako Onkologikoko Arrate Plazaola doktoreak emango du hitzaldia. Bertan, titi minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz, prebentzioaz, e.a. hitz egingo du.

Jubilatuen irteera Lizarrara

Gurutze Jubilatu Taldeak antolatuta, azaroak 13an irteera egingo dute Lizarrara. Irteera goizeko 8.30ean izango da, eta bidean geldialditxoa eginda Iratxera joango dira. Hemen hamaiketakoa egin, eta ondoren Lizarra edo Gareseraoango dira. Gero bazkaria izango dute Iratxe Jatetxean, 14.00etan, eta bukatzeko bingoa eta dantzaldia. Bidaiaren kostua bazkideak 37 euro eta gainontzekoek besteak 40 euro izango da, eta izena emateko epea azaroak 5 da, elkarteko bulegoan.

1973koen afaria

1973an jaio ziren herritarrek (bertakoak zein kanpotik etorritakoek, noski), afaria izango dute, azaroaren 8an. Izena Zaharren tabernan (Kanarionean) eman behar da, azaroak 1 baino lehen. Harremanetarako 637532252 telefonora deitu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zestoako Udalak herritarrekin eskuz esku lan egingo duela iragarri du