Secciones
Servicios
Destacamos
K. ARRIZABALAGA
Martes, 28 de octubre 2014, 01:06
Zestoako EAJ-PNVk honako idatzia bidali digu, pasa den ostegunean ospatu zen udalbatzaren inguruan: «Zestoako PNV udal taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiak Osinbeltzeko harrobian kokatu nahi duen hondakin biltokiari ezezko borobila eman dio eta salatu du Bilduko zinegotzien jarrera, zestoarrei bizkarra eman eta beraien goi agintarien esanetara jarri direlako: Erabakiaren berri jakin ondoren, alkateak eta Bilduko zinegotziek duten jarrera errepikatu egin da. Zabortegiaren aurka aurkeztu dugun mozioari ezetza eman diote. Ezetza eman diote Diputazioak Zestoako udala gutxiesten duela salatzeari, ezetza eman diote Diputazioak hartutako erabakiaren aurkako jarrera hartzeari eta azkenik, ezetza eman diote Osinbeltzeko harrobian zabortegia inposatzearen aurka egiteko behar beste neurri hartzeko konpromisoari'», diote.
«Beraz, Zestoako Bilduk ateak zabaldu dizkio gure herri gunetik 300 metrotara zabortegi berri bat zabaltzeari. Zestoako EAJ ez da besoak gurutzatuta geldituko zabortegi berria jartzeren erabakiaren aurrean, are eta gehiago zabortegi geldoa dei-tzen dioten horietakoa Gipuzkoan badagoenean Donostiako Basozabalen, zergatik orduan berri bat Zestoan? Erabaki honen aurkako jarrera tinkoa eta osoa izango dugu eta hartu beharreko neurri guztiak hartuko ditugu».
Foru Aldundirekin bilera
Gaur hasi eta hurrengo asteotan Foru Aldundiko arduradunak berriro ere zestoarren aurrean izango dira Osinbeltzeko harrobian jarri nahi den gordelekuaren inguruan azalpenak eman eta hauen galderei erantzuteko.
Bilera hauetan informazio zabalagoa eskainiko da eta bideoak ere emango dira «hobeto azaltzeko Osinbeltzeko proiektua herritarrei». Lehenengo bilera gaur izango da, urriak 28, Zestoako herri gunean, kiroldegian, eta hurrengoak Iraetako Gure Ordeka elkartean (urriak 30ean), Aizarnako Kultur Etxean (azaroak 4), Arroagoko Kultur Etxean (azaroak 6) eta Arroabeko Kultur Etxean (azaroak 11) izango dira.
Bilera guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira eta herritar guztiak daude gonbidatuak bertara joan eta galderak eginez parte hartzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.