Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Sábado, 1 de noviembre 2014, 00:10
Orioko EAJ-PNV taldeak lehenbailehen hondakin mahaia konbokatzea eskatzen du, bertan gaia aztertu eta hartzen diren neurrien berri gure herritarrei jakin arazteko. «Aurrera egin beharrean atzera goazela dirudi, hori konturatzen gara udaleko balkoiko datua ikustean, azken datuaren arabera 39% besterik ez da birziklatzen Orion, orain sei hilabete baina %3 gutxiago».
Badira urte batzuk Orioko udalak gaikako bilketaren eta birziklapenaren aldeko apostu sendoa egin zuela eta bide hori jorratuz eta herritar guztien inplikazioari esker % 42 birziklatzera iritsi izan gara. «Badira ia 3 urte eta erdi Udal hauteskundeak izan zirela eta, naiz eta alderdi bozkatuena EAJ izan, herriak goberna-tzeko modu berriak nahi zuenaren aitzakiari helduta, irabazi ez zuten bi alderdiak udal gobernua bereganatzea erabaki zuten. Aipatu beharra dago, oraindik gobernatzeko modu berri horiek (udal irekia, parte hartzailea, gardena ....) nola gauzatuko dituzten ikusteko irrikitan gaudela», diote EAJ-tik.
Badira ia 3 urte hondakin mahaia martxan jarri zela Orion. «EAJko kideak lan mahai horretan parte hartzen egon gara birziklapenaren aldeko jarrera nabarmena azalduz parte hartzen zituzten beste eragileen moduan. Hondakinak gaika biltzeko tasen handitzea helburua duen prozesu honetan, berebiziko garran-tzia eman izan diogu EAJtako taldeak behintzat, biztanleria informatzea, konzientziatzea eta berziklapenaren onurak jakinaraztea gai honen garrantziaz jabetzeko eta ondorioz berziklapena guztion artean egin behar dela konzientziatzeko. Baina azkenaldi honetan ezer gutxi egin da, interesik ez dutela dirudi».
Urtebete maharik gabe
EAJ-ren esanetan, badira 12 hilabete gutxienez hondakin mahaia ez dela konbokatu. «Badira gutxienez 12 hilabete ez dela inongo ikastarorik, informazio banaketarik eta abar egin. Badira 8 egun udaleko balkoiko kartelean %39ko birziklatzea jarria dagoela. Orain dela 6 hilabete baino %3 gutxiago. Goraka beharrean beheraka goaz eta ez dugu ezer egin behar?, edo aitzakiren baten bila dabiltza atez atekoa jarri eta azkenean zabortegi bat inguruan kokatzeko?».
Lerro hauen bidez, lehenbailehen hondakin mahaia berriro konbokatzea eskatzen du EAJ-PNVko Orioko taldeak bertan gaia aztertu eta hartzen diren neurrien berri gure herritarrei jakin arazteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.