Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 2 de noviembre 2014, 01:25
Hondakinen mahaia Bildu udal taldeak proposatutako ekimena da, eta hasieran Orio Zero Zabor eta udaleko hiru alderdiek parte hartzen bazuten ere, gaur egun hiru alderdiek jarraitzen dute mahaian. «Proposamena Bildurena izan zen arren, parte-hartzaile guztien ardura da mahaiak funtzionatzea, hala iruditzen zaigu guri. Eta mahaiak funtzionatu du, Bilduk etxeko-lanak egin dituen bitartean. Hondakinen mahaian proposatutako ekimen guztiak martxan jarri dira eta ia denak Bilduren lanketari esker. Kanpainak, ikastaroak, datuen azterketa, biohondakinak jasotzeko egokitzapenen tramitazioa eta FCC eta udal brigada koordinatzeko baliabide guztiak herritarrei eskaintzea, besteak beste. Lan asko egin dugu herritarrei baliabideak ematen. Denon izenean, baina Bildu lanean», argitzen dute.
Birziklapen tasa baxuari buruz, Orioko errealitatea dela diote. «Herritarrena da erantzukizuna, guk beti defendatu dugu ideia hau. Guk baliabideak eman dizkiegu, gure esku egon diren heinean. Materiala banatu dugu, ikastaroak eman ditugu, herriko edukiontzien mapa aldatu dugu, den-dena hondakinen mahaian adostu bezala. Hiru alderdiek adostutako testu batean herritarrak birziklatzera behartuta daudela ere esan dugu. Helburua ere finkatuta dugu. %65a birziklatuko du Oriok 2015aren hasieran. Bestela, neurri zuzentzaileak hartuko ditugu».
2015a gertuago dago, «eta hondakinen mahaian parte hartzen dugun guztion ardura izango da neurri zuzentzaile hauek proposatu eta ejekutaraztea. Oraintxe jaso ditugu Orioko hondakinen karakterizazioaren datuak Urola kostako mankomunitatetik. Eta errealitatea hau da: hondakin organikoa ez da bereizten. Horregatik zifra baxuak. Lehen ere esan genuen, herritar batzuk ez birziklatzearen eraginak herritar guztiek jasaten dituzte. Ingurumen aldetik, eta alde ekonomikotik baita ere».
Urola kostako udal elkartean ere parte hartzen du Orioko Udalak. «Legealdi honetan, inoiz ez bezela kanpaina eta ekimen ugari egin da birziklapena sustatu eta jendea kontzientziatzeko. Gaikako bilketa bertatik kudea-tzen da eta bereziki interesgarriak diren kanpainak daude herritar guzti guztien eskura».
«Hondakinen gaiarekin interesa baduzue eta benetan kezkatuta bazaudete egin deialdia. Berehala elkartuko gara», esaten du Orioko Bilduk, EAJ-ak esandakoari erantzunez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.